Kultura
genetikari egotzi ezin zaion gizakiaren fenomeno edo gertakari multzoa
Kultura gizarte jakin baten adierazpideen multzoa da.
Esanak
aldatu- "ETB jeltzaleen eskuetan egon ohi da. Zeintzuk dira EAJren intelektualak? Amatiño edo, ez dakit. Ez dago euren aldeko kultur jenderik edo intelektualik, eta mesfidantza handia dute. Merkatariekin sentitzen dira gustura, baina kulturari sekulako beldurra diote. Kirol mundua ez da horren arriskutsua, eta hori nahi beste duzu ETBn. Kalte handia egin dio horrek Euskal Herriko kulturari".
- Pedro Elias Igartua, musikan aditua, 2012-04-24 http://paperekoa.berria.info/agenda/2012-04-24/025/001/eajk_beldurra_dio_kulturari_ez_duelako_bere_aldeko_kultur_jenderik_edo_intelektualik.htm
- "Liburuak, polena adimen batetik bestera daramaten erleak dira." - James Lowell
- "Kultur proiektu bat, benetakoa bada, beti da ezkerrekoa". - Andoni Egaña
- "Kultura azukrea bezalakoa da; gutxi bada ere gozatzen du". - Katalan atsotitza
- "Kultura da gizakiarengan irauten duena, guztia ahaztu duenean". - Terenzio Formenti
- "Kulturak, plazera emateaz harago, identitatea ematen digu; gu egiten gaitu. Baina ez gu isolatu bat, kulturak bestearekin ere baduelako zerikusia. Kultura zubiak dira, beste lurralde eta espazioetara garamatzatenak. Kulturak gakoak ematen dizkigu: bizitza ulertzeko, haserretzeko, matxinatzeko eta hazteko. Kultur izakiak gara, ezer bagara, eta eboluzioa da horren lekuko".
- Goizalde Landabaso, Berria, 2022.[1]
- "Kultura ulermenaren heziera ona da". - Jacinto Benavente
- "Zenbat eta gutxiago irakurri, are kalte handiagoa eragiten du irakurritakoak". - Miguel de Unamuno
Erreferentziak
aldatu- ↑ Landabaso, Goizalde. "Dena da kultura". 2020ko otsailak 22. Berria. 2022ko martxiak 15ean ikusia.
Kanpo loturak
aldatu Artikulu hau zirriborroa baizik ez da. Lagun ezazu artikulua eta Wikiesanak handitzen aldatu botoia sakatuz.