Goizalde Landabaso

euskal idazlea

Goizalde Landabaso Etcheverry (Bilbo, Bizkaia, 1970eko urtarrilaren 5a) kazetari eta euskal idazlea da.

Goizalde Landabaso 2015.jpg
Goizalde Landabaso 2015

Esanak

aldatu
  • "Bazterretan bilatu behar dira emakumeak historian".
    • Berria, 2022.[1]
  • "Emakumeen artean galdetuz gero guztiek aitortuko dute puta esan dietela, gutxienez, behin bizitzan. Gizon batzuentzat emakume bat izan daitekeen gauzarik hutsalena (edota bakarra) puta izatea delako da iraina. Zabor hutsa zarela esatea bezalakoa. Putak gara sexurako prestutasuna agertzen ez dugunean, eta agertzen dugunean ere bai. Putak gara lerro zuzenetik at egiten badugu, eta ez badugu egiten ere bai".
    • Berria, 2021.[2]
  • "Gero eta gehiagotan gorrotatzen dut berba bat: entretenimendua. Batez ere amorratzen nau sorkuntza lanekin (on zein txar) lotzen denean. Sormen lanak fribolizatzeko eta menosteko ezin aproposagoa da. Poesia eta literatura, orokorrean, entretenimendua dira; musika entretenimendua da; antzerkia, dantza, zinema... dena da entretenimendu. Kultura den indar sismikoa neutralizatzeko erabaki duten janzkera da. Kultura, berriz, arima da; enborra, oinarrizkoa".
    • Berria, 2022.[3]
  • "Tolerantzia eta errespetua elkarbizitzarako oinarri ezinbestekoak zaizkigu, baina nik beti daukat zalantza bera, ba ote garen gai tolerantzia eta errespetua gauzatzeko".
    • Berria, 2022.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Landabaso, Goizalde. "Lupa behar dugu historia orrietan". 2022ko otsailak 15. Berria. 2022ko martxoak 15ean ikusia.
  2. Landabaso, Goizalde. "Putak". 2021eko azaroak 23. Berria. 2022ko martxoak 15ean ikusia.
  3. Landabaso, Goizalde. "Dena da kultura". 2022ko otsailak 22. Berria. 2022ko martxoak 15ean ikusia.
  4. Landabaso, Goizalde. "Hausnartzen duen herria ez da inoiz hilko." 2022ko otsailak 1. Berria. 2022ko martxoak 15ean ikusia.

Kanpo estekak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Goizalde Landabaso