Antonio Basagoiti
Antonio Basagoiti Pastor (Madril, 1969), euskal politikaria, Euskadiko Alderdi Popularreko burua da 2008. urteaz geroztik.
Esanak
aldatu2003
aldatu- "Euskara ikasiko dudala hitzematen dut".
- Iturria: elmundo.es (2003-05-14)
2007
aldatu- "Espainiar bandera Eusko Alderdi Jeltzalea bera baino euskaldunagoa da".
- Iturria: El Correo (2007-08-29)
2008
aldatu- "PPkoa naiz eta EAJk gauza onak egin dituela onartzen dut".
- Iturria: Argia (2008-11-07)
2009
aldatu- "Nik deitoratu egiten dut bi goardia hauen biziak eraman dituen, erail dituen lehergailua, hura garraiatzen zuten terroristei beraiei lehertu ez izana. Eta gainera diot, jendeak jakiteko, atentatu izugarri hau egin duten hauek ez direla euskaldunak, ez dira ezer ere, kaka dira. Euskaldunak jatorrak dira, euskaldunak espainolak dira, euskaldunek bakean bizi nahi dute".
- Testuingurua: 2009ko uztailaren 30ean, Mallorcan izandako atentatua dela-eta.
- Iturria: Cope.es (2009-07-31)
- "Soberan dagoena ez da Emilio, baizik eta Euskadiko herrietako batasunoak".
- Testuingurua: 2009ko otsailaren 27an, Lazkaoko Herriko Taberna baten aurkako erasotzailea defendatuz.
- Iturria: blogs.periodistadigital.com
- "Telebista-kate honetan ETAri aukera ematen zaio".
- Testuingurua: ETBri buruz.
- Iturria: Público.es (2009-03-05)
2010
aldatu- "GAL taldea, teorian, terrorista batzuekin bukatzeko sortu zen".
- Iturria: Público (2010-02-16)
- "Hitler hil zenean ez zuten Nazi alderdia legeztatu".
- Testuingurua: 2010eko urriaren 28an, ETA desagertzerakoan Batasunaren balizko berlegeztatzearen inguruan.
- Iturria: deia.com (2010-10-28)
- "Nire aldetik, has daitezela denak (presoak) gose greban, Otegi lehendabizi, eta amaieraraino iritsi. Ez dit inongo penarik ematen. [...]. (Euskadik) arazo bat gutxiago izango luke".
- Testuingurua: 2010eko urtarrilaren 7an, euskal presoek hasi behar zituzten mobilizazioen inguruan.
- Iturria: elmundo.es
- "Niretzat, ETAko atal eta kaka bat da Otegi".
- Testuingurua: Arnaldo Otegiri buruz.
- Iturria: elmundo.es (2010-04-03)
- "Terrorismoaren gaitzespena ez da aski Batasuna legalizatua izan dadin; proiektu totalitarioa alde batera uztea da funtsezkoena".
- Iturria: noticiasdenavarra.com (2010-04-01)
2011
aldatu- "Garitanok demokrazia prostituitzen duen proxeneta baten moduan jokatzen du".
- Testuingurua: Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiari buruz.
- Iturria: elmundo.es (2011/08/04)
- "Aurrena esan zeure buruzagiei armak uzteko".
- Testuingurua: Gasteizko jaien hasieran, Juan Karlos Izagirre Donostiako Alkateari esandakoa, berari agurra ematea ukatu ondoren.
- Iturria: elpais.com (2011/08/05)
2012
aldatu- "Bost axola zaizkigu preso horiek (larri gaixo dauden euskal preso politikoak)."
- Testuingurua: Larri gaixo dauden euskal presoen aldeko gizarte mobilizazio zabala dela eta.
- Iturria: cadenaser.com, 2012-09-02.