Antonio Basagoiti

(Basagoiti(e)tik birzuzenduta)

Antonio Basagoiti Pastor (Madril, 1969), euskal politikaria, Euskadiko Alderdi Popularreko burua da 2008. urteaz geroztik.

Antonio Basagoiti 2007an

Esanak

aldatu
  • "Euskara ikasiko dudala hitzematen dut".
  • "Espainiar bandera Eusko Alderdi Jeltzalea bera baino euskaldunagoa da".
  • "PPkoa naiz eta EAJk gauza onak egin dituela onartzen dut".
    • Iturria: Argia (2008-11-07)
  • "Nik deitoratu egiten dut bi goardia hauen biziak eraman dituen, erail dituen lehergailua, hura garraiatzen zuten terroristei beraiei lehertu ez izana. Eta gainera diot, jendeak jakiteko, atentatu izugarri hau egin duten hauek ez direla euskaldunak, ez dira ezer ere, kaka dira. Euskaldunak jatorrak dira, euskaldunak espainolak dira, euskaldunek bakean bizi nahi dute".
    • Testuingurua: 2009ko uztailaren 30ean, Mallorcan izandako atentatua dela-eta.
    • Iturria: Cope.es (2009-07-31)
  • "Soberan dagoena ez da Emilio, baizik eta Euskadiko herrietako batasunoak".
    • Testuingurua: 2009ko otsailaren 27an, Lazkaoko Herriko Taberna baten aurkako erasotzailea defendatuz.
    • Iturria: blogs.periodistadigital.com
  • "Telebista-kate honetan ETAri aukera ematen zaio".
    • Testuingurua: ETBri buruz.
    • Iturria: Público.es (2009-03-05)
  • "GAL taldea, teorian, terrorista batzuekin bukatzeko sortu zen".
  • "Hitler hil zenean ez zuten Nazi alderdia legeztatu".
    • Testuingurua: 2010eko urriaren 28an, ETA desagertzerakoan Batasunaren balizko berlegeztatzearen inguruan.
    • Iturria: deia.com (2010-10-28)
  • "Nire aldetik, has daitezela denak (presoak) gose greban, Otegi lehendabizi, eta amaieraraino iritsi. Ez dit inongo penarik ematen. [...]. (Euskadik) arazo bat gutxiago izango luke".
    • Testuingurua: 2010eko urtarrilaren 7an, euskal presoek hasi behar zituzten mobilizazioen inguruan.
    • Iturria: elmundo.es
  • "Terrorismoaren gaitzespena ez da aski Batasuna legalizatua izan dadin; proiektu totalitarioa alde batera uztea da funtsezkoena".
  • "Garitanok demokrazia prostituitzen duen proxeneta baten moduan jokatzen du".
  • "Aurrena esan zeure buruzagiei armak uzteko".
    • Testuingurua: Gasteizko jaien hasieran, Juan Karlos Izagirre Donostiako Alkateari esandakoa, berari agurra ematea ukatu ondoren.
    • Iturria: elpais.com (2011/08/05)
  • "Bost axola zaizkigu preso horiek (larri gaixo dauden euskal preso politikoak)."
    • Testuingurua: Larri gaixo dauden euskal presoen aldeko gizarte mobilizazio zabala dela eta.
    • Iturria: cadenaser.com, 2012-09-02.

Kanpo loturak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Antonio Basagoiti
 
Commonsen artxibo gehiago dago:
Antonio Basagoiti