Biblia
kristautasunaren, judaismoaren, samaritanismoaren eta rastafarismoaren idazki sakratuak
Biblia kristautasunaren eta judaismoaren idazki sakratu eta nagusiak biltzen dituen liburua da.
Bibliako esanak
aldatuItun Zaharra
aldatu- "1Hasieran Jainkoak zerua eta lurra sortu zituen. [...] 33 Eta Jainkoak esan zuen: «Izan bedi argia».
- Eta izan zen argia".
- Hasiera 1, 1 eta 3.
- "19Zeure bekokiko izerdiz
- jango duzu ogia,
- lurrera itzuli arte,
- handik izan zara hartua eta:
- hautsa zara
- eta hautsera itzuliko zara".
- Hasiera 3, 19. Jainko Jaunaren berbak gizonari.
- "9 Jaunak esan zion Kaini:
- —Non da anaia?
- Kainek erantzun:
- —Ez dakit. Anaiaren zaintzaile ote naiz, bada, ni?
- 10 Jaunak, orduan:
- —Zer egin duk? Hire anaiaren odola lurretik oihuka ari zaidak".
- Hasiera 4, 9-10.
Itun Berria
aldatu- "1 «Ez gaitzetsi inor, Jainkoak ere ez zaitzaten gaitzets; 2 izan ere, zuek besteak nola epaitu, hala epaituko zaituzte Jainkoak, eta zuek zein neurriz neurtu, neurri beraz neurtuko zaituzte Jainkoak. 3 Nola ikusten duzu senidearen begiko lasto-izpia eta zeure begiko hagaz ohartzen ez? 4 Eta nola esan diezaiokezu senideari: “Utzi begian duzun lasto-izpia ateratzen”, zuk zeurean haga duzula? 5 Itxurazale hori! Kendu lehenengo zeure begitik haga, eta orduan ikusiko duzu garbi, senidearen begitik lasto-izpia ateratzeko".
- Mateo 7, 1-5.
- "Zertarako du gizakiak mundu guztia irabaztea bere burua galtzen eta hondatzen badu?"
- Lukas 9, 25.
Bibliari buruzko esanak
aldatu- "Biblia guztiak gizakiak eginak dira".
- Thomas Alva Edison, asmatzailea.
- "Gizon zuria etorri zenean, guk lurra geneukan eta haiek Biblia zeukaten. Begiak itxita otoi egiten irakatsi zidaten eta ireki genituenerako, haiek zeukaten lurra eta guk Biblia".
- Jommo Kenyatta, Kenyako presidentea.
- "Uste dut Biblia Jainkoak gizonoi inoiz eman digun oparirik onena dela".
- Abraham Lincoln, Ameriketako Estatu Batuetako presidentea.