Blanka Gómez de Segura

Euskal Buztingintza Museoaren sortzailea eta kudeatzailea.

Blanka Gómez de Segura (Zeanuri, Bizkaia, 1952ko irailaren 13a) buztinlaria da. Euskal Buztingintza Museoaren sortzailea eta kudeatzailea da.

Blanka Gómez de Segura

Esanak

aldatu
  • " Emakumeak kapaz ziren buruan 25 litro ur eramateko, esku batean beste pitxer bat eta bestean umea. Eta horrela egiten zituzten bi kilometro, bidezidor batetik, aldats gora eta aldats behera. Pegarrak ezin zuen beste forma bat izan. Gizonek nahikoa zuten txapela eramatearekin".
    • Iturria: Berria, 2024 [1]
  • "Erantzukizun handia daukat. Milaka urte dituen ofizioaren transmisioa nire eskuetan dago nolabait. Borroka itzela izan da, baina nire bizitzak zentzua izan du hau salbatu dudalako".
    • Iturria: Berria, 2024 [1]
  • " Izendatuta ez dauden gauzak ez dira babesten, eta, izendapen horri esker, hemen ez dute autobide bat egingo. Aho zabalik geratzen naiz indusketa arkeologiko baten gainean autobide bat egiten dutenean, edo ermita erromaniko bat botatzen dutenean. Hurrengoa zoratzen bada, ezingo du hau bota".
    • Iturria: Berria, 2024 [1]
  • "Kultura faltagatik ez dugu jakin gure ondarea babesten, pentsatuz kanpokoa modernoa zela. Duralexak eta kristalak gure buztinezko pitxerrak ordezkatu zituzten, eta gero plastikoak. Jatetxeetan, lehen, pitxerretan jartzen zuten ura. Gure diruarekin kendu zuten ohitura on hori, eta gure diruarekin berreskuratu da; kanpaina bat egin behar izan dute jatetxeetan iturriko ura eskatzeko. Leloak garela uste dute batzuetan".
    • Iturria: Berria, 2024 [1]
  • "Ni buztingile bat naiz. 72 urte egin behar ditut, eta kotizatzen jarraitzen dut. Konpromisoagatik jarraitzen dut. Ahalegina, maitasuna eta kapitala jarri behar duzu hau mantentzeko. Zergatik nago hemen? Labe bat zegoelako eta beste labe guztiak bota zituztelako. Ofizio hau da objektu bat baino gehiago. Gure arbasoen ondarea babestu behar dugu. Jakinduria hori ezin duzu Googlen aurkitu. Ofizio horiek galtzen badira, izango gara oso pobre, pertsona gisa. Dena ez dago Googleen. Ni harro nago, nire ofizioaz eta izateaz".
    • Iturria: Berria, 2024 [1]
  • "Oso interesgarria da ikertzaileekin lan egitea. Hipotesiak ateratzen dira. Beraiek ikasten dute, eta guk ere ikasten dugu".
    • Iturria: Berria, 2024 [1]
  • "Zeramikaren bitartez gizakiaren historia konta daiteke, milaka urteko historia, munduaren historia... Zeramika historiaurrekoa da. Duela gutxira arte, esaten zen zeramika duela 10.000 urte sortu zela, Mesopotamian. Orain, badakigu duela 20.000 urtekoa dela. Ekialdean sortu zen. Seguru kasualitatez sortu zela. Buztinarekin jolasten ariko ziren, kanikak egiten edo katiluak egiten, eta halako batean suaren ondoan jarri, eta buztin hori lehortuta gogortu egiten zela ohartuko ziren".
    • Iturria: Berria, 2024 [1]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Blanka Gómez de Segura