Albert Camus

(Camus(e)tik birzuzenduta)

Albert Camus (Mondovi, Aljeria, 1913ko azaroaren 7a - Le Petit Villeblin, Frantzia, 1960ko urtarrilaren 4a) idazle eta filosofo frantziarra izan zen.

Albert Camus (1957)
Albert Camus

Esanak

aldatu
  • "Absurdua oinarrizko kontzeptua eta lehenengo egia da".
  • "Aktorea gezurti egiatia da".
  • "(Amodioa) azkarrek zein ergelek saihestu ezin ditzaketen gaixotasunen multzoa da".
  • "Arazo filosofiko bakarra dago benetan larria dena: suizidioa".
  • "Arrakasta lortzea erraza da. Zaila merezi izatea da".
  • "Arrazionalistek eta marxistek euren nahiak izan arren, munduaren historia guztia askatasunaren historia da".
  • "Askatasuna ez da hobea izateko aukera bat besterik".
  • "Axola duena ez da esaten dena, esan beharrik ere ez dagoena baizik".
  • "Bi egia daudela ulertu dut, eta horietako bat ez da inoiz esan behar".
  • "Bizitzearen ohitura pentsatzearena baino lehenago hartzen dugu".
  • "Edertasuna dago eta umiliatuak daude. Zaila izan arren, inoiz ez nuke desleial izan nahi ez bigarrenentzat eta ez lehenarentzat".
  • "Edonork, edozein bazterretan, absurduaren sentipena bizi dezake, dena absurdua baita".
  • "Ergelkeria beti ari da ekin eta ekin".
  • "Gaur haiek agintzen dute... zuk obeditzen dituzulako!"
  • "Gaur ama hil da. Edo beharbada atzo izan zen. Ez dakit". (L'étranger, 1942)
  • "Gehiegi maite dut nire herrialdea nazionalista izateko".
  • "Gizakiaren arreta jartzeko gaitasuna mugatua da eta etengabe probokazioarekin akuilatu behar da".
  • "Gizakiarengan gauza miresgarri gehiago daude mespretxagarriak baino".
  • "Gizonak bi aurpegi ditu: ezin du maitatu bera maitatu gabe".
  • "Gozatzeari beldurra diona ergela da".
  • "Intelektuala: bere buruak bera zelatatzen duen norbait".
  • "Irauten dutenena da azken hitza".
  • "Kartago handia hiru gerraren buru izan zen: lehenengoaren ondoren boterea izaten jarraitzen zuen; bigarrenaren ondoren bertan bizi zitekeen oraindik; hirugarrenaren ondoren jada ez da mapan agertzen".
  • "Munduan gizaki bat kateekin lotzen den bakoitzean, gu berari lotuta gaude. Askatasunak denentzat izan behar du, edo inorentzat ez".
  • "Neguaren barnean, azkenean nire barnean uda garaitezina zegoela ikasi nuen".
  • "Nire belaunaldiak Espainian ikasi zuen batek arrazoia izan arren galdu dezakeela, indarrak arima suntsi dezakeela, eta batzuetan kuraiak ez duela saririk izaten". (Espainiako Gerra Zibilari buruz)
  • "Politikan bitartekoak dira helburua justifikatu behar dutenak".
  • "Udazkena bigarren udaberri bat da, zeinean hosto bakoitza lore bat den".
  • "Zein gogorra den gizona izatera iristea".

Kanpo loturak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Albert Camus
 
Commonsen artxibo gehiago dago:
Albert Camus