Charles Chaplin
(Charlie Chaplin(e)tik birzuzenduta)
Charles Spencer Chaplin edo Charlot (Walworth, Londres, 1889ko apirilaren 16a - Vevey, Vaud, Suitza, 1977ko abenduaren 25a) zinema mutu zein soinuduneko aktore eta zuzendaria izan zen.
Esanak
aldatuChaplin al San Francisco Chronicle en 1940. Una entrevista en la que el mítico actor y director afirmaba: Siempre hay dos películas: la que se hace y la que se queda en el camino. Sospecho que sucede otro tanto con los acontecimientos históricos.
- "Azken finean, guztia da txiste bat".
- "Bada zerbait heriotza bezain agerikoa, eta hura bizitza da".
- "Beti daude bi film: burutzen dena eta bidean geratzen dena. Gertakari historikoekin berdin gertatzen dela uste dut". San Francisco Chronicle egunkarian elkarrizketa, 1940.
- "Denbora autorerik onena da: beti aurkitzen du amaiera perfektua".
- "Denok gara afizionatuak. Bizitza hain laburra da ezen ez duela gehiagorako ematen".
- "Ez ahaztu inoiz irribarre egiteaz, irribarrerik egiten ez duzun eguna galdutako eguna izango baita".
- "Fedea izan behar da nor bere buruarengan. Hor datza sekretua. Umezurztegian nengoenean eta bizi ahal izateko janari bila kaleak zeharkatzen nituenean ere, orduan ere, munduko aktorerik handientzat nuen neure burua. Bere buruarengan uste osoa izan gabe, bat porrotera kondenatua dago".
- "Irribarre bat gutxi kostatzen da eta asko eragiten du. Ematen duena ez du txirotzen eta jasotzen duena aberastu egiten du. Instant bat bakarrik irauten du baina oroimenean betirako irauten du".
- "Komedia bat egiteko behar dudan guztia parke bat, polizia bat eta neska eder bat da".
- "Miseria ezagutu izan gabe ezinezkoa da luxua aintzat hartzea".