Etorkizun edo geroa gauden momentuaz geroztik gertatzen den oro da.

Esanak

aldatu
  • "Bizitzatik geratzen zaidana bertan igaro behar dudalako erakartzen nau etorkizunak". - Woody Allen
  • "Etorkizuna aurreikusteko modurik onena berau eraikitzea da". - Peter Drucker
  • "Etorkizuna, beraien ametsen edertasunean sinisten dutenena da". - Eleanor Roosevelt
  • "Etorkizuna gure esku dago, itxaropena baldin badaukagu". - Etsaiak musika taldea
  • "Etorkizunak izen asko dauzka. Ahulentzako, eskuraezina da. Beldurtientzako, ezezaguna. Ausartendako, aukera". - Victor Hugo
  • "Etorkizunari jaramon asko egin dion lehendabiziko garaia da hau, eta ironikoa da hori, beharbada ez baitugu batere etorkizunik izango". - Arthur C. Clarke.
  • "Ez da etorkizunik". - Punk lelo mitikoa
  • "Ez zenuen oraindik ikasi etorkizuna iraganera heltzeko lasterbide bat baino ez dela". Harkaitz Cano, Telefono kaiolatua (1997).
  • "Gustokoago ditut etorkizuneko ametsak iraganeko historiak baino". - Thomas Jefferson
  • "Iragana epaitzeko eskubidea, etorkizuna eraikitzen duenak du soilik". - Friedrich Nietzsche
  • "Jarraitzeko mila modu daude, baina bueltatzeko bat ere ez". - Fito Paez
  • "Oraina borrokazkoa bada, etorkizuna geurea da". - Che Guevara
  • "Orainak iragana epaitu nahi badu, etorkizunak galduko du". - Winston Churchill

Kanpo loturak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Etorkizuna
 
Commonsen artxibo gehiago dago:
Etorkizuna