José María Aznar Lopez (Madril, Espainia, 1953ko otsailaren 25 -) espainiar politikaria izan da. 1996-2004 bitartean, Alderdi Popularreko (PP) buru zela, Espainiako presidentea izan zen.

José María Aznar (2003)

Aznarren esanak

aldatu

Politikari izan aurrekoak

aldatu
  • "Badirudi orain gutxi sortutako udal askok errebantxa haizeak dakartzatela. Francori eta Jose Antoniori eskainitako kaleak hemendik aurrera Konstituzioari eskainitakoak izango dira. Valentzian, Caudilloaren Plaza "Pais Valenciá" izena izatera pasako da. Eta hasi besterik ez gara egin. Historia ezabatzen ari dira".
    • La Nueva Rioja egunkaria, 1979ko maiatzaren 9a.
  • "Zer du ikustekorik Parlamentuak kalearekin?"
    • La Nueva Rioja egunkaria, 1979ko uztailaren 25a.

PPko presidente garaian

aldatu
  • "Nik Gobernadore Zibilak egon behar direla uste dut".
    • 1994ko abenduaren 15a.
  • "Ez naiz La Moncloan (Espainiako presidenteen bizilekua) biziko".
    • 1995eko martxoaren 26a.
  • "Ni derrigorrezko soldadutzaren aldekoa naiz. Ez naiz hiritarren Indar Armatuekiko konpromisoaren lokarria etetearen aldekoa".
    • 1995eko martxoaren 26a.
  • "Batxilergoko bosgarrenean edo seigarrenean zaudenean, apur bat iraultzailea zara edo ez zara ezer".
    • Bere gaztetako idazkiei buruz, non falangista independentetzat agertzen zuen bere burua. Jerusalem, 1995eko apirilaren 10a.
  • "Pujol Espainiari eragiten dion krisi politiko, moral eta ekonomikoan erantzulea da".
    • 1995eko irailaren 19a.
  • "Katalan hizkuntza ezagutzen dudan espresiorik osoenetakoa eta perfektuenetakoa da, hizkuntza izan daitekeenaren ikuspuntutik, eta zalantzarik gabe esan nahi dut ez bakarrik aspalditik irakurtzen dudala katalanez, ulertzen dut eta, gainera, inguru mugatuetan, ez oso zabaletan, nagoenean, hitz egin ere egiten dut".
  • "Zoaz, Gonzalez jauna, zoaz!"

Espainiako presidente garaian

aldatu
  • "Espainia ongi doa".
    • Gobernura iritsitakoan oposizioari ernatzuteko erabiltzen zuen esaldia.
  • "(...) Orain zoritxarrez gertatzen ez dena gustatuko litzaidake, ume espainiar batek eskolatik irtetean Espainiako historia zer den jakin dezala, maitatu eta defendatu dezala; eta ez gaitezela egon jarrera lotsagarrian".
    • El Periódico egunkaria, 1995eko uztailaren 29a.
  • "Ni miraria naiz".
    • The Wall Street Journalen elkarrizketa, 1997ko maiatzaren 20a.
  • "Augusto Pinochet Txileko historiaren eta bere trantsizio politikoaren ereduaren pertsonaia bat dela iruditzen zait".
    • 1998ko otsailaren 4a
  • "Lehengoan jende askoko zalaparta ikusi nuen kalean, askotariko jendea zegoen bertan... IUkoak zeuden, bakarra ere galtzen ez dutenak, eta antza denez PSOEtik geratzen dena zegoen, nahikoa gutxi izango da, gauza ez zen eta oso ikusgarria... Beharbada kalean paseotxo bat ematea oso dibertigarria da, edo pankarta baten atzean jartzea, zer dioen berdin izan arren".
    • 2001eko abenduaren 5a, Irakeko gerraren aurkako manifestazioei buruz.
  • "Lehengo batean, Kanadan, G-8aren goi-bileran, Bush presidentearekin nengoela, honek hankak mahai gainean jarri eta galdetu zidan: 'Kirola egiten jarraitzen al duzu?'. Nik baietz esan nion, eta berak: '6 minutu eta 24segundotan egiten ditut 4 kilometro'. Nik hankak mahai gainean jarri eta erantzun nion: 'Nik 5 minutu eta 20 segundotan egiten ditut 10 kilometro. Estatu Batuak zerbaitetan garaitzen ditugun lehen aldia da'".
    • 2002ko uztailaren 5ean, G-8aren goi-bilerari buruz. Beharbada, bai Bush eta bai Aznar kilometroko batez besteko abiaduraz ariko ziren, atletismoan egin ohi den bezala. 5 minutu eta 20 segundotan 10 kilometro dioenean 10 kilometrotan kilometroko batez bestekoa 5 minutu eta 20 segundokoa dela esan nahiko zuen: batez besteko ona. Komunikabide askok guztira 10 kilometro denbora horretan egiten zituela ulertu zuten, gauza zaila, hala balitz munduko marka hautsiko zukeen eta.
  • "Irakeko errejimenak suntsipen handiko armak ditu. Ziur egon zaitezke, eta ziur egon daitezke ikusten gaituzten pertsona guztiak, egia esaten ari natzaiela. Irakeko errejimenak suntsipen handiko armak ditu, talde terroristekin loturak ditu eta bere historian zehar denentzat mehatxu bat dela erakutsi du".
  • "(Espainiako) Gobernuak duen ezkutuko informazioak Irak, arma kimiko eta biologikoekin eta talde terroristekin dituen loturekin, munduko bakearentzat eta segurtasunarentzat mehatxua dela frogatzen du. Nahikoa ebidentzia ditugu zentzu horretan".
    •   El Mundo egunkarian elkarrizketa, 2004ko otsailaren 2a.
  • "Irakeko gerra askatasunaren aldeko munduko herrialde guztien borroka da, baita arabiarrena ere".
    • Antena 3 telebista katea, 2005eko apirilaren 21a.
  • "Zuk asko somatzen duzu Saddam Husseinen falta".
    • Mitin bateko publikoaren artean "Gerrari ez" oihukatzen zuen bakezale bati.

Presidente ohia

aldatu
  • "Egia ilargia bezalakoa da: batzuk beraientzat hartzen tematzen badira ere, beti egongo da haien gainetik eta denen bistan".
    • 2004ko martxoaren 11ko atentatuen bertsio ofiziala kritikatuz.
  • "Espainian eta Europan jende askok uste du iragan martxoaren 11ko Madrilgo atentatuak Espainiako gobernuak Irakeko gerra babestearekin lotuta daudela, baina Espainian Al Qaedaren arazoa ez zen Irakeko krisiarekin hasi (…) VIII. mendetik dator. Espainiak eta Afrikako iparraldeak (kristauak barne), rmairuek inbaditu berriak, uko egin zioten mundu islamdarraren beste pieza bat bihurtzeari".
    • 2004ko irailaren 22an, Washingtoneko Georgetowngo unibertsitateko irakasle gisa emandako lehen hitzaldian.   El Mundo egunkaria.
  • "Ez dut uste oso urrutiko basamortuetan edo mendietan ibiliko direnik".
    • 2004ko azaroaren 30ean, martxoaren 11n Madrilen gertaturiko atentauen erantzuleei buruz.
  • "Zein da Mendebaldeak beti barkamena eskatu behar izateko eta beraiek (musulmanek) inoiz eskatu beharrik ez izateko arrazoia? Beraiek zortzi mendetan okupatu zuten Espainia!"
    • 2006ko irailaren 22an, Washingtoneko konferentzia batean.   El Mundo egunkaria.
  • "Egunetik egunera argiago dut martxoaren 11tik hiru egunera ez zela hauteskunderik egin behar (...) Atentatua emaitza distortsionatzeko ekintza izan zen".
  • "1978an argi geratu zen nazio historikoak eta eskualdeak helmuga zirela eta ez nazioago zein den ikusteko enkante zentzugabe baten hasierako pistola-tiroa".
  • "Horretarako nahi dituzte alderdienak deitzen dieten mahaiak: marko konstituzionala aldatzeko eta Espainiak Espainia izateari uzteko. Eta horretarako nahi dituzte eserlekuak euskal udaletxeetan: ETA-Batasunak, duen mozorroa duela, gure demokraziatik dirua eta babes instituzionala jaso ditzan eta horrela Espainia suntsitzeko bere lana errazago izan dezan".
    •   El Mundo egunkarian elkarrizketa, 2007ko otsailaren 8an.
  • "'Ezin dugu zure ordez gidatu' dioten autopistetako kartel horiek bezala; eta nork esan dizu nire ordez gida dezazun nahi dudala? Utzi lasai edaten, inor arriskuan jartzen ez dudan eta besteei minik egiten ez diedan bitartean".
  • "Niri ez zait gustatzen ezin duzu hainbesteko abiaduran ibili esatea, ezin dituzu hainbesteko hanburgesak jan, hau saihestu behar duzu eta gainera ardoa edatea debekatzen dizut".
    • 2007ko maiatzaren 4an, Valladoliden (Espainia), Gaztela eta Leongo Ardoaren Akademiaren ohorezko domina jasotzeko hitzaldian.   Bideoa Youtuben.
  • "Espainia herrialde nekrofiloa da. Ez da besteen meriturik errekonozitzen eta hildakoak bakarrik goraipatzen dira".
    • 2007ko abenduaren 16an, ABC egunkarian.
  • "Yesterday I went to White House, talk to... president's Bush. Why reason? One reason, he is my friend. I am very friends in the United States and one is the president".
    • Itzulpena: "Atzo Etxe Zuri joan nintzen, hitz egin zerarekin... presidentearen Bush. Zein arrazoirengatik? Arrazoi bat, bera nire laguna da. Oso lagunak naiz Estatu Batuetan, eta bat presidentea da".
  • "Nik uste dut harreman atlantikoa denon eginbeharra dela, ez da eginbehar isolatu bat. Gaur uharteak jada ez daude isolatuta, gaur uharteak geografikoki eta politikoki beste kontu bat dira. Badira uharteak, jakina, oso uharte garrantzitsuak, adibidez Britainiar Uharteak oso garrantzitsuak dira, baina Britainiar Uharteak tunel bidez kontinentearekin elkartuak daude jadanik, zehazki Frantziarekin. Beste uharte garrantzitsu batzuk ere badira, adibidez, Azoreak garrantzitsuak dira. Eta badira eskualde ultraperiferikoen ikuspuntutik Europa diren beste uharte batzuk ere, Kanariar Uharteak, nik zer dakit, uharte asko, frantziar uharteak, Maurizio uharteak, horiek denak, hori guztia garrantzitsua da". [1]
  • "Frantziako presidenteak ideia politiko batzuk ditu eta nik beste ideia politiko batzuk ditut. Frantziako presidentea, normala denez, frantziarra da, eta ni espainiarra naiz".
  • "Gaur egungo gobernuak (Zapateroren Espainiako gobernua) Europako ezkerreko agintaririk ultrenak ditu'".
  • "(PSOE da) bere nazioan sinesten ez duen mundu garatuko ezker bakarra".
  • "Espainia historian arrastoa utzi duten nazio gutxietariko bat da".
    • 2008ko martxoaren amaieran, Buenos Airesen (Argentina) emandako prentsaurreko batean.   20Minutos egunkaria.
  • "Ez naiz inola ere damutzen, Espainiak 200 urtetan izan duen une historikorik garrantzitsuena izan zen eta".
    • 2008ko abuztuaren 28an, Zenbat aldiz damutu zara Azoreetako argazki ospetsuaz? galderari erantzunez.   El Mundo egunkaria.
  • "Ni (Espainiako) gobernuan izan banintz, orain gertatzen ari den krisi hau ez zatekeen gertatuko".
  • "Nik oso egoera ekonomiko txarrean zegoen herrialde bat jaso nuen, eta Espainiako historiako herrialderik aberatsena utzi ahal izan nuen; baina hori pikutara joan da bost urtetan".
  • "Obamak Irango aiatolak arriskutsutik zintzora bihurtzeko komentzituko dituela uste badu... Ba, oker ibiliko da".

Aznarri buruzko esanak

aldatu
  • "Gogoan al duzue Cantinflas? Bibotetxo horrekin, azentu mexikar horrekin, galtzak beti jaitsita… Aznar bezalakoxea!". - Andreu Buenafuente.

Kanpo loturak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
José María Aznar
 
Commonsen artxibo gehiago dago:
José María Aznar