José Saramago
José Saramago (Azinhaga, Santarem, 1922ko azaroaren 16a - Lanzarote, Kanariar uharteak, 2010eko ekainaren 18a) idazle portugaldarra zen.
Esanak
aldatu- "Aberria, Brasil, Portugal, dena delakoa, bakar batzuena baino ez da, inoiz ere ez denona, eta herriek haren jabeak zerbitzatzen dituzte hura zerbitzatzen dutelakoan".
- "Bai, pesimista naiz, baina nik ez dut errealitatea den bezalakoa izatearen errurik".
- "Botere erreala ekonomikoa bada, ez du zentzurik demokraziaz hitz egiteak".
- "Denok itsu gaudela pentsatzen dut. Ikusmena duten itsuak gara, baina ez dugu begiratzen".
- "Erantzunak ez dira beti batek behar dituenean heltzen. Batzuetan, erantzunaren zain geratzea izaten da erantzun posible bakarra."
- "Erreala itsasoa da. Hartan igeri egiten duten idazleak daude, eta hartan murgiltzen direnak. Baina ura berbera da".
- "Etsaia Estatua da, ez Nazioa. ‘Nazionalismoen’ inguruan harrotutako hautsak gaitz ororen iturburua ezkutatzeko baino ez du balio: Estatuaren berezko biolentzia".
- "Ez dizut dena kontatzeko eskatzen, zure sekretuak gordetzeko eskubidea duzu, salbuespen bakar batekin: zure bizitza, zure etorkizuna, zure zoriontasuna sostengatzen dutenak; horiek jakin nahi ditut, eskubidea dut eta ezin didazu hori ukatu."
- "Ez dut jainkoarengan sinesten eta ez dut horretarako beharrik. Gutxienez intolerante izatetik urrun nago. Ateoak munduko pertsonarik toleranteenak gara. Sinesdun bat berehala bihurtzen da intolerante. Historiako inongo unetan, munduko ezein bazterretan, erlijioek ez dute jendea elkarrengana biltzeko balio izan. Alderantziz, urruntzeko besterik ez dute balio izan: erretzeko eta torturatzeko. Ez dut jainkoarengan sinesten, ez dut behar eta pertsona ona naiz gainera."
- "Gaurko pertsonaren hiru eritasunik nagusienak inkomunikazioa, iraultza teknologikoa eta arrakasta pertsonalean oinarritutako bizitza dira".
- "Gauza txikietan pentsatuz besterik ez gara handienak ulertzera helduko".
- "Gezurra da Nobel sariak irabazlearen herrialdeko literatura sustatzeko balio duenik. Idazlearen kontu korrontea puzteko besterik ez du balio."
- "Gure baitan izenik ez duen zerbait dago, eta horixe da egiaz, benetan garena".
- "Kaosa deskodetu gabeko ordena da".
- "Komunista hormonala naiz".
- "Lehen eskuina ergela zela esaten genuen, baina egun ez dago ezkerra baino ergelagorik".
- "Mundu guztiak ariketa fisikoa egin behar dudala esaten dit. Ona omen nire osasunerako. Inoiz inor ez dut entzun baina, kirolari bati, irakurri egin behar duela esaten."
- "Munduan bi superpotentzia daude: lehena, Ameriketako Estatu Batuak dira; bigarrena, zu zeu zara."
- "Musikaren, filosofiaren eta arrosa baten zentzua aurkitu behar badugu, ez dugu ezer ulertzen".
- "Nik ez dut ezer asmatzen, existitzen denaren atzealdea besterik ez dut ikusten".
- "Nire bizitza osoan ezagutu dudan gizonik jakintsuenak ez zekien irakurtzen eta idazten".
- "Pesimistek bakarrik nahi dute mundua aldatu, optimistak gustura baitaude dagoenarekin".
- "Porrotak zerbait positiboa baldin badu, definitiboa ez dela da. Eta garaipenak zerbait negatiboa baldin badu, definitiboa ez izatea da".
- "Utz ditzagun hipokresiak alde batera, eta aitor dezagun zintzotasunez komedia honetan [Nobel Sariak] benetan garrantzia duen bakarra dirua dela".
- "Zakurrek ez diete dagoeneko autoei zaunka egiten. Orain oinez doazenei egiten diete zaunka".
- "Zer mundu klase da hau, martitzera makinak bidaltzeko gai izan eta gizakien hilketak geratzeko gai ez dena?"
- "Zenbat eta gehiago mozorrotu, orduan eta norberaren antz handiagoa".
Erreferentziak
aldatu- Edukiaren zati bat Creative Commons Aitortu Berdin Partekatu (CC-BY-SA) lizentziapean dagoen zuzeu.com web guneko http://zuzeu.com/2010/06/20/saramago-eta-asko-esatea-hitz-gutxitan/ artikulutik atera da.