Joxe Azurmendi
euskal idazlea
Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941 -) idazle eta filosofoa da.
Esanak
aldatu1963
aldatu- "Kultura zabaltzeko kulturadunak behar dira, eta ez bakarrik euskara ederki menderatzen dutenak. Kultura eta euskara dakitenak behar dira. Bakoitza bere bidetik ibili bagabiltz indarrak sakabanatu besterik ez dugu egingo. Jakin-ek bereen artean iritsi zuen batasuna, euskaltzale kulturadun guztien arteko lotura izateraino iristen ez bada, biderdian hildako asmo amets hutsa izango da".
- Iturria: Torrealdai, Joan Mari 2014: Batasunaren bidea urratzen. Txillardegiren eragintza praktikoa, Jakin, 204:9-94. (Azurmendik 1963an emandako hitzaldiaren pasartea Euskaltzaindiak Arantzazun antolatu zuen biltzar irekian)
1967
aldatu- "Niretzat, Zergatik euskaldun? galdera hura, Zergatik Euskal Herriaren alde? bihurtzen da".
- Iturria: Jakin 27/28 (1967)
1997
aldatu- "Kultura indiferenteak ordenu pretorianoa maite du".
- Iturria: Demokratak eta biolentoak, Elkar. 1997
- "Ez al da egia, paperezko hiritarrak baino lehen mundu honetan denok hezur eta haragizko amaren semeak garela? Zer da gizadia, benetan izan? Hasieragotik hasteko: Zer dira herriak, kulturak, eta zer dira gero aduanak, parlamentuak eta estatuak? Edozeinek baitarama haurtzaroko kanta bat ariman, baina inork ez darama ariman pasaporte bat edo aduana bat".
- Iturria: Demokratak eta biolentoak, Elkar. 1997
1998
aldatu- "Filosofoa guretzat ez da gauzak pentsatu dizkiguna, pentsarazten dizkiguna baizik".
- Iturria: Oraingo gazte eroak, Luma. 1998
- "Batzuetan pentsatzen dut gure arazoa belaunaldi bakarrean lau mende eta hiruzpalau iraultza batera bizi behar izatea dela: hori zeinek zuzen asmatu?".
- Iturria: Oraingo gazte eroak, Luma. 1998. 89.or.
1999
aldatu- "Tiraniek, sendoak direnean, eta demokraziek, ahulak direnean, ez dute jasaten kritikarik".
- Iturria: "Sokrates: Krisialdiko pentsalaria" in Sokratesen defentsa, Jakin. 1999
- "Askotan izaten dut susmoa, balioak goraki aipatuz, azpitik morala sartu nahi izaten zaigula mozorropean, eta oso inkomodo sentitzen naiz. Betiko moral tradizionala trapu berriekin".
- Iturria: Euskal Herria krisian, Elkar. 1999
2010
aldatu- "Oso untzi hauskorreko argonautak gara euskaltzaleok"
- Iturria: Hegats (45)
2012
aldatu- "Askatasunaren prezioa arazo moralak nahiz politikoak erabakitzea da".
- Iturria: Deia (2012/09/01)
- "Euskararen hautua ez da hizkuntza bat ala bestearen hautu soila. Jende baten eta herri baten hautua da".
- Iturria: naiz (2012/11/8)
- "Ez zaizkit gustatzen inori lehenengo razionalitatea ukatu eta gero Jainkoaren edo giza eskubideen amorez harekin tolerante omen direnak".
- Iturria: Deia (2012/09/01)
- "Hori da gure miseria: politika moralera ihesi, morala politikaren morroi, zuzenbidea moralaren guardia zibil. Bakoitza autonomo eta hirurak elkarren osagarri izan behar zuketenak, bata bestearen kaltetan kakanahastuta".
- Iturria: hAUSnART, 2012, 2.zbkia.
- "Ideiek euria bezala etorri behar dute, ez trumoiak eta ekaitza bezala".
- Iturria: Elkar aldizkaria, 2012, 29. zbkia.
- "Intelektuala esaten den hori, hedabide handietatik masak seduzitu edo harenganatzen, oso erraz bihurtzen da kontzientzien inbasorea, Elizaren antzera".
- Iturria: Elkar aldizkaria, 2012, 29. zbkia.
- "Kontzientzia txarrera botatzen ditu Estatuak berarekin bat ez datozenak".
- Iturria: Berria (2012/10/04)
- "Kontzientziak lotu-lotuak edukitzeko sokarik estuena ogia da".
- Iturria: Azurmendi, J. (2012): Barkamena, kondena, tortura, Elkarlanean, Donostia.
- "Torturaren errudunak politikoak eta epaileak dira, poliziak edo guardia zibilak baino askoz gehiago".
- Iturria: Ortzadar (2012/09/01)
2014
aldatu- "Euskaldunok geurea eta geurea bakarrik den barne mundu bat sortzea ezinbestekoa dugu".
- Iturria: Jakingunea
- "Nazionalismo frantsesa Europako nazionalismo itsusienen eredu da".
- Iturria: Berria (2014/11/19)
2015
aldatu- "Atzera begiratzen dudanean, inpresioa dut egin ditudan lan guztietan buruan sartutakoa desikasi eta berrikasten aritu izan naizela. Eta hori da euskaldunok dugun lana: ikasi, desikasi, berriz ikasi, eta ea lortzen dugun gure ikasketa propioak egitea".
- Iturria: Berria (2015/01/25)
- "Mitoak ez dira beti txarrak. Izarrak dira gau ilunean. Eta utopiaren eta maite dugun mitoaren balio positiboaz eta bien arteko zerikusiaz gogoetatzea eta gure nabigazioko iparrorratza izateko biak doitzen asmatzea izango dugu egitekoa".
- Iturria: Azurmendi, J. (2015): "Nafarroatik Nafarroara" in Pruden Gartzia: Nafarroako auziaz, Donostia: Elkar. 125.or.
2016
aldatu- "Nik ez dut santu izan nahi".
- Iturria: Hegats aldizkaria, 2016, 54. zbkia.