Ireki menu nagusia

Wikiquote β

Styloca:

Dites (o refranys) catalanes: Atsotitz katalanak

  • Amor d'amo aigua en cistella.
Jabearen maitasuna, ura otzaran.
  • A boca tancada, no hi entra mosca.
Aho itxian ez da eulirik sartzen.
  • Aire, sol i llimona, poca feina al metge dona.
Aireak, eguzkiak eta limoiak behar gutxi ematen diote osagileari.
  • Any de neu, any de Déu.
Elurreko urtea, Jainkoaren urtea.
  • Barcelona és bona si la bossa sona.
Bartzelona ona da sakuak zarata ateratzen badu.
  • Comprar barat és comprar dues vegades.
Merke erostea bi bider erostea da.
  • Com més edat, més es coneix del món la falsedat.
Adin gehiagorekin, hobeto ezagutzen da munduaren faltsukeria.
  • De mica en mica s'omple la pica i de gota en gota s'omple la bóta.
Apurka apurka betetzen da konketa eta tantaz tanta upela.
  • És pitjor el remei que la malaltia.
Sendabidea gaixotasuna baino txarragoa da.
  • On vas diner? Allà on n'hi ha més.
Nora zoaz diru? (Diru) gehiago dagoen tokira.
  • No en diguis blat que no sigui al sac i ben lligat.
Ez ezazu esan garia sakuan sartuta eta ondo itxita egon arte.
  • S'atrapa abans a un mentider que a un coix.
Errena baino lehenago arrapatzen da gezurtia.
  • Qui la fa, la paga.
Egindakoa ordaindu behar. (Egiten duenak, ordaintzen du)
  • Polit polit es va perdre, barrip-barrap es va salvar.
Garbi garbi galdu zen, barrip-barrap (=halan holan?) ondo atera zen.
  • El temps és com la mula : no recula!
Denbora mandoaren antzekoa da: ez du atzerantz egiten!
  • El secret del teu veí te'l dirà un porró de vi.
Auzokoaren isilekoa porroibete ardoak esango dizu.
  • El pa no té cames,però fa caminar.
Ogiak ez du hankarik baina ibilarazten du.
  • Fan més fressa dos que cridin que cent que callin.
Zarata gehiago egiten dute oihuka dauden bik isilik dauden ehunek baino.
  • El que es fa de nit surt de dia.
Gauean egindakoa egunean irteten da.
  • Al caigut dona-li la mà i ell després t'ajudarà.
Eman iezaiozu eskua jausita dagoenari eta geroago berak lagunduko dizu.
  • El cor no parla, però endevina.
Bihotzak ez du berba egiten, baina asmatzen du.
  • De qui no et miri en parlar,no et fiis en obrar.
Berba egiterakoan begiratzen ez zaituenaz ez fidatu eginean.
  • Qui té salut i llibertat és ric i no ho sap.
Osasuna eta askatasuna duena aberatsa da, ez badaki ere.
  • Qui és bon superior? Qui ha estat bon inferior.
Nor da nagusi ona? Menpeko ona izandakoa.
  • La salut no és coneguda fins que és perduda.
Ez da ezagutzen osasuna, bera galdu arte.
  • La cultura és com el sucre; encara que n'hi hagi poc dóna dolçor.
Kultura azukrea bezalakoa da; gutxi bada ere gozatzen du.
  • En caixa oberta, el just hi peca.
Kutxa ireki batean zintzoak ere bekatu egiten du
  • El bon camí, mai no és llarg de seguir.
Bide ona, inoiz ez da luzea jarraitzeko.
  • El dimoni fa les olles, però no sap fer les tapadores.
Deabruak lapikoak egiten ditu, baina ez daki egiten estalkiak.
  • Els vicis no necessiten mestre.
Grina gaiztoek ez dute behar irakaslerik.
  • Fer i desfer, és treballar pel diable.
Egitea eta desegitea, deabruarentzat behar egitea da.
  • Home interessat no pot ésser honrat.
Gizon interesatua ezin da zintzo izan.
  • Les sobres d'ahir, fan falta avui.
Atzoko hondarrak, gaur falta dira.
  • La feina matinal tot el dia val.
Goizeko lanak egun guztirako du balio.
  • La necessitat no té llei.
Beharrak ez du legerik.
  • És bo saber callar, fins que és l'hora de parlar.
Ona da isilik egoten jakitea, berba egiteko ordua heldu arte.
  • Quan el grill canta, no fa falta manta.
Kilkerrak abesten duenean ez dago burusiren beharrik.
  • Tot home que vol mentir, gran memòria ha de tenir.
Gezurra esan nahi duenak, oroimen ona izan behar du.
  • El foc de l'hivern és mig aliment.
Neguko sua elikaduraren erdia da.
  • No diguis ase a ningú que no ho sigui més que tu.
Ez iezaiozu esan asto zu baino astoagoa ez den inori.
  • No és més ric el que més té, però si el que menys necessita.
Ez da aberatsa gehien duena, gutxien behar duena baino.
  • Una mà renta l'altra i dues la cara.
Esku batek bestea garbitzen du eta biek aurpegia.
  • La feina de matalafer fer i desfer.
Lastairagilearen beharra egitea eta desegitea.
  • Qui no vulgui pols, que no vagi a l'era.
Hautsik nahi ez duena ez dadila joan larrainera.