Lemmy Kilmister
Ian Fraser "Lemmy" Kilmister (1945ko abenduaren 24a, Burslem, Staffordshire - 2015eko abenduaren 28a, Los Angeles, Kalifornia) ingeles rock musikari, abeslari eta kantautore bat izan zen. Motörhead talde ospetsuko sortzailea, abeslaria eta burua izan zen. Bere musika eta bizimoduarengatik heavy metal generoko ikur bilakatu zen.
Lemmy Kilmisterren esanak
aldatu- "1973ko uda itzela izan zen. Ez naiz ezertaz oroitzen, baina ez dut inoiz ahaztuko".
- "Ajeak nola eramaten ditudan? Hara, ajeak edateari uzten diotenentzat dira".
- "Ba al dakizu zer den bizitzako gauzarik handiena? Umorea. Galdu hori eta zureak egin du".
- "Beti, azkarrago eta ozenago".
- "Bizitzan bi eratako pertsonak daudela ikusi dut: zure aldekoak eta zure kontrakoak. Ikasi biak bereizten, askotan nahastu egiten dira".
- "Erlijioa ergelkeria bat da, nolanahi ere. Alegia, birjina bat mamu batekin haurdun geratzen da! Dibortziatu nahi bazenu, epaitegi baten aurrean hori esanda sekula ez zenuke nahi duzuna lortuko, ezta?".
- "Ez naiz rockeroa egun osoan, lo egiteko geratu egiten naiz".
- "Galtzeko jaio, irabazteko bizi!"
- Jatorrizkoan Born to lose, live to win.
- "Garai hartan denok azidoaren mende geunden. Zuhaitzekin eztabaidan bukatzen genuen, baina okerrena da sarritan eztabaida haiek irabazten zutela".
- "Inoiz ez dut ikusi gainerako guztiei begiratzeari uztea eragin didan neskarik. 61 urtetan ez da hori aldatu, eta ez dut uste orain gertatuko denik".
- "Jendeari adineko pertsona bat rock and rolla jotzen ikustea arraroa egiten bazaio, ez begiratzea aski du. Bada adinarekin hobera egiten duen jendea, egiten duena axola bazaio, eta hori da nire kasua. Ez dut inoiz hau diruagatik egin, inoiz ez bait dugu disko gehiegi saldu. Ezer balio ez duten talde asko milioidunak dira, baina ez da gure kasua".
- "Motörhead gara eta rock and rolla egiten dugu".
- Taldearen kontzertuetan.
- "Motörhead zure auzoteriara bizitzera badoa, zure lorategian ez da belar gehiagorik haziko".
- "Ni rock and rolletik nator; lan-jantzi eta mozorrodun jende hau zirkutik dator (Slipknot taldeari buruz)".
- "Popatik hartzera Jainkoa, deabrua, baita Eliza ere. Nire ekintzen erantzulea naiz, ez dut ezeren atzean ezkutatu beharrik. Egin nuena egin nuela ere... Egin nuen".
- "Rock and rollaren eta ezkontzaren artean aukeraketa garbi dago, sexuak 30 minutu irauten dituelako eta kontzertu batek ordu eta erdi".
- "Rock and rollerako zaharregia zarela uste baduzu, orduan halaxe zara".
- "Sekula ez naiz emakume itsusi batekin oheratu, baina batzuekin jaiki izan naiz".
- "Talde on bat ez da aldi batean oina mugiarazten dizuna, zure irudimena askatzen duena baizik".
Lemmy Kilmisterren heriotzean esanak
aldatu- "Agur, Lemmy. Maite zaitut, anaia". - Dave Mustaine (Megadeth)
- "Egunen batean gure bilobei kontatuko diegu Motörheadekin batera jo genuela jaialdi batean". - Gorka Urbizu (Berri Txarrak)
- "Lemmy: hartu atseden bakean. Jarri zerua dardarka, lagun". - Gene Simmons (Kiss)
- "Lemmy, hartu atseden bakean... zaratatsu! Munduak pertsonaia errepikaezina galdu du, zu bezalakorik ez dute berriz egingo. Talde handi batean jo zenuen". - Iron Maiden
- "Lemmy, talde hau existitzeko arrazoi nagusietako bat zara. Zure inspirazioagatik betirako eskerrak ematen dizkizugu. Goian bego". - Metallica
- "Nire lagunik onenetako bat galdu dut gaur. Tristuraz sentituko dugu bere falta. Gerlaria eta kondaira izan zen. Beste aldean ikusiko haut". - Ozzy Osbourne