Maialen Berasategi

itzultzaile eta zuzentzailea

Maialen Berasategi Catalán (Gasteiz, 1989) itzultzailea eta zuzentzailea da.

Esanak

aldatu
  • "Adin batetik aurrera ama ez bazara, arraroa zara, edo zeurekoia, edo sorgina. Hierarkia sozialean zenbait gauzak puntuak ematen eta kentzen dituzte, eta ama izateak eman egiten dizkie emakume zuri eta ez-pobreei. Oso sotila da: egun, ematen du libreak garela nahi duguna egiteko, baina inguratzen gaituen sistemak susmagarri gisa ikusten zaitu umerik izan nahi ez baduzu eta argi esaten baduzu".
    • Iturria: Berria, 2020. [1]
  • "Ausardiaren kontuan-eta asko lagundu dit feminismoan sartzeak eta ahalduntzeak eta lagun feministak izateak, elkar babesteak,
    • Iturria: EIZIE, 2019. [2]
  • "Efektu feminista bat izan dezake literaturak: emakumeek hitza hartzeko edo amatasuna desnaturalizatzeko bide izan daiteke".
    • Iturria: Berria, 2020. [1]
  • "Euskaraz irakurtzeko ohitura gutxiago dugu; agian horregatik erreparatzen diegu idazlearen edo itzultzailearen berezitasunei, zerbait exotikoa balitz bezala".
    • Iturria: Berria, 2020. [1]
  • "Nik badakit zer liburu itzultzen saia naitekeen, eta zer liburutan ez nintzatekeen sartuko ezta zoratuta ere. Ez bainioke faborerik egingo neure buruari, eta irakurleei ere ez".
    • Iturria: EIZIE, 2019. [2]
  • "Nik beldur handia daukat gauza batekin: prekarizazioarekin. Kasualitatez, lan feminizatuak prekarizatzen dira; zenbat eta prekarioago, orduan eta feminizatuago; zenbat eta feminizatuago, orduan eta prekarioago".
    • Iturria: EIZIE, 2019. [2]
  • "Nik uste dut euskara xede-hizkuntzatzat aukeratzea bera badela hautu bat; inkontzienteki bada ere, bada hautu bat, eta ez da bide errazena".
    • Iturria: EIZIE, 2019. [2]
  • "Normalean jendeak esaten du itzultzailea ez nabaritzea seinale ona dela, eta hor aurreiritzi bat dago: bakarrik akordatzen zara itzultzaileaz itzulpena txarra denean, edo iruditzen zaizunean txarra dela. Nire ustez, itzultzaileak lan ona egiten duenean, eta aurkezten duen testu hori egokia bada, jatorrizkoari leiala bazaio eta bere funtzioa betetzen badu, orduan itzultzaileak bere zigilua utzi du, nolabait ere; beraz, ez da ikusezina".
    • Iturria: Berria, 2020. [1]

Erreferentziak

aldatu
  1. 1,0 1,1 1,2 1,3 Asensio Lozano, Maite."Amek idazten dutenaz". 2020ko abuztuaren 16a. Berria. 2020ko abuztuaren 16an ikusia.
  2. 2,0 2,1 2,2 2,3 Murgiondo, Itziar. "Idoia Santamaria eta Maialen Berasategiri elkarrizketa". 2019. EIZIE. 2020ko abuztuaren 16an ikusia.

Kanpo estekak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Maialen Berasategi