Silvia Federici

ikertzaile, idazle, irakasle eta ekintzaile feminista

Silvia Federici idazle, irakasle eta ekintzaile feminista italiar-estatubatuarra da.

Silvia Federici (2014)

Esanak aldatu

  • "Etxeko lanen harira, hiru urrats garrantzitsu daude, elkarri lotuak: doako lana deuseztatzea, etxeko lanak sozialki baloratzea eta horiek antolatzeko modua iraultzea."
    • Iturria: Elkarrizketa Argian, 2017.[1]
  • "Emakumeek bi lan dituzte orain eta denbora gutxiago berriz, adibidez, borrokarako, eta mugimendu sozial eta politikoetan parte hartzeko."
    • Iturria: Elkarrizketa Manu Robles-Arangiz Institutua, 2014.[2]
  • "Emakumeen aurkako erasoaren arrazoi nagusia da kapitalak ezinbestean suntsitu behar duela kontrolatu ezin duena, eta, era berean, beheratu egin behar duela erreprodukziorako gehien behar duena. Eta hori, hain justu, emakumeen gorputza da".
    • Iturria: Berria, 2020[3]
  • "Emakumeen bizkarrean berrabiarazi da ekonomia globala. Beraz, ezin dugu onartu beste ideia hori, soldatapeko lanak askatu dituenik emakumeak.
    • Iturria: Elkarrizketa Argian, 2017.[1]
  • "Emakumeen gehiengoak munduan burutzen duen lana, hau da, etxeko lana eta lan erreproduktiboa, alde batera uzten da. Eta lan hori kapitalismoaren oinarria da, bide horretatik erreproduzitzen baitira langileak."
    • Iturria: Elkarrizketa Manu Robles-Arangiz Institutua, 2014.[2]
  • "Espazioak behar ditugu, noski, baina, batez ere, jendearen arteko elkartasuna berreskuratu behar dugu, ondasun komunala baita hori ere, eta erabakiak hartzeko egiturak sortu
    • Iturria: Elkarrizketa Argian, 2017.[1]
  • "Etxeko-lanaren gaineko soldataren defentsa oso askatzailea izan da; emakume askok ulertu ahal izan dutelako haiek egiten zutena lana zela, esplotazioa zela, eta ez zela naturala."
    • Iturria: Elkarrizketa Manu Robles-Arangiz Institutua, 2014.[2]
  • "Kapitalismoak, errotu nahi bazuen, nahitaezkoa zuen gizabanako berri bat eta gizarte diziplina berri bat eraikitzea, lanaren gaitasun produktiboa sustatuko zuena".
    • Iturria: Berria, 2020[3]
  • "Patriarkatu berritu honetan, emakumeek aldi berean bi gauza izan behar dute; produktore eta erreproduktore. Espiral horretan xahutzen da emakumeen bizitza osoa."
    • Iturria: Elkarrizketa Manu Robles-Arangiz Institutua, 2014.[2]
  • "Patriarkatu molde berri bat itxuratzen ari den unean gaude: eredu berri horretan, emakumeak ez dira etxekoandre soilak, baina gizarte egitura tradizionalak eta baloreak ez dira oraindik aldatu."
    • Iturria: Elkarrizketa Manu Robles-Arangiz Institutua, 2014.[2]
  • "Zainketa lanak ez dira maitasun-hutsean jatorria duten lanak, kapitalarentzat langileak erreproduzitzea posible egiten duen lana da, eta berebiziko garrantzia duen gaia da. Erreproduziorik gabe, ez dago produkziorik."
    • Iturria: Elkarrizketa Manu Robles-Arangiz Institutua, 2014.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. 1,0 1,1 1,2 Sarriugarte Mochales, Danele. «Emakumeok azalean daramagu soldatarik gabeko langilearen identitatea». 2017ko urtarrilaren 15a. Argia. 2019ko ekainaren 3an ikusia.
  2. 2,0 2,1 2,2 2,3 2,4 2,5 [Requena Aguilar, Anaren eldiario.es-tik itzulia.] «Silvia Federici: "Soldatapeko lana emakumeak askatzeko giltza dela sinistea, engainua da”». 2014ko maiatzaren 24a. Manu Robles-Arangiz Institutua kultur fundazioa. 2019ko ekainaren 3an ikusia.
  3. 3,0 3,1 Eslava, Ane."Prozesu beraren eredu berriak" 2020ko apirilak 14. Berria. 2020ko airilaren 14ean ikusia.

Kanpo loturak aldatu

 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Silvia Federici