Sozialismoa gizarte berdintasunaren, lankidetzaren eta elkartasunaren aldeko ideologia eta praktika politikoa da.

Rosa Luxemburg

Esanak

aldatu
  • "Eta igitaia eta mailuarekin al zabiltzate oraindik, gaur dauden aurrerapenekin?" - Lazkao Txiki (komunista batzuei)
  • "Marxen hitzarekin hurbiltasun berdina sentitu nuen, Agiri Komunistan historiak motortzat klase borroka duela azaltzen duena. Éditions Sciales bildumako liburuki laranja txikia arkatz-marraz zen beterik: gizon askearen eta esklaboaren arteko kulunka dialektikoa, patrizioa eta plebeioa, baroia eta morroia, gremioko maisua eta ofiziala, zapaltzailea eta zapaldua, nik irakurtzen nuen, zalantzarik gabe eta banekien erraietatik bidezkoa zela, neure haragitan bizitzen nuelako, nire gurasoen etxean, non miseriazko soldata nire aitaren lan indarra elikatzeko ozta-ozta balio baitzuen, hurrengo hilean berriz ere hasi behar baitzuen bere eta bere familiaren biziraupena bermatzeko.

Oporrik gabe, txangorik sekulan ez, zinerik ez, ezta antzerki eta kontzerturik ere,, noski; museorik ez, jatetxerik ere ez, ezta bainugelarik ere, laurentzako logela, komunak sotoan, libururik bat ere ez, noski, hiztegi bat eta aiton-amonetatik jasotako sukaldaritza-errezeten bilduma ezik; gonbite gutxi, gurasoen bizpahiru lagunak sikiera, apenas beraiek bezai pobreak ez zirenak: nik banekien Marxek egia esaten zuela, nire aita esnetegi baten jabearen soldatapekoa zen eta nire amak gabiketa egiten zuen etxe burges batean bizi zen. Banekien ez zutela nire gurasoen etxeko bizimodu berdina eramaten, eta Marxekin jakin nuen ez zegoela ez halabeharrik ez madarikaziorik batzuk dena izatean -asko ez bazen, bai behintzat gehiegi-, beste batzuk deus ere ez duten bitartean, beharrak asetu ezinik eta gosez ...

Irakurketa horrek sozialista egin ninduen, eta gaur egun ere hala naiz. Laster jakin nuen Marxez gainera beste batzuekin ere izan nintekeela, bereziki anarkistekin batera orokorrean eta partikularzki Proudhonekin. Batxilergoko azken kurtsoan, Zer da jabetza? irakurrita, sozialismo libertarioak ustiatu gabeko indarra zuela konbentzitu nuen neure burua, eta beraz gaurkotasun izugarrizko aberastasuna, hain zuzen marxismoak Marxen bikaintasuna kolokan jartzen zuen munduan. Proudhonen indarraren opatasunean sinesten dut oraindik. Baina ez dut ahanzten Marxi zor diodala politikaren bolbora usaindu izana." - Michael Onfray, Le Crépuscule d'une idole. L’Affabulation freudienne., 2010.

  • "Sinetsita nago gaitz larri hauek guztiak konpontzeko bide bakarra dagoela: ekonomia sozialista bat ezartzea, helburu sozialetara bideraturiko hezkuntza sistema batekin lagunduta". - Albert Einstein

Kanpo loturak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Sozialismoa