Unai Elorriaga
idazlea
Unai Elorriaga Lopez de Letona (Bilbo, 1973ko otsailaren 14a) euskal idazle eta itzultzailea da. Bere lehen eleberriarekin (SPrako tranbia) arrakasta eta ospe handia lortu zituen. Txikitatik Algortan (Getxo, Bizkaia) bizi da.
Esanak
aldatu- "Adineko jendearen ahozkotasuna zoragarria da. Nire eleberriaren proposamena lasaitzekoa eta jendeari entzutekoa da. Batzuetan, bideetatik ibiltzea autopistetatik ziztu bizian bidaiatzea baino politagoa da. Zenbaitetan, aurkitzen duzuna bilatu behar zenuena baino interesgarriagoa da".
- El Pais egunkaria, 2003ko martxoaren 21a.
- "Badakit nahi dudan bezala idazten jarraitu nahi dudala; modan dagoelako nobela historikoa egin beharra jasangaitza litzateke".
- El Pais egunkaria, 2006ko ekainaren 4a.
- "Berdin sentitzen naiz eroso eta ezeroso. Berdin sufritzen eta nozitzen dut. Bi hizkuntzetan (euskaran eta gaztelanian) ditut arazoak eta satisfakzioak".
- El Pais egunkaria, 2002ko urriaren 28a.
- "Beti izan dut gogoa diktadurari buruz idazteko. Guk, gure sasoian, ez dugu diktadura bat bizi izan, baina gu gaur egun garena gara 40 urteko diktadura bat egon zelako. Hau beharbada batzuentzat lelokeria bat izan liteke, globalizazio garai hauetan, baina nik ez nuen aitita-amamen euskara jaso diktadura hori egon zelako, beldurrez zirelako seme-alabei euskara irakasteko. Nik, beharbada, diktaduragatik ez balitz, bermeotarrez egingo nuke. Hizkuntza bat kultura oso bat da. Nik bermeotarrez egingo banu igual beste ikuspegi bat izango nuke... Hori xehetasun bat da, indarrez dena hartu zuten pertsona zital batzuek gure nortasuna nola eraiki zuten erakusten duen xehetasun bat. Eta, gainera, ondoriorik jasan ez duten pertsonak izan dira".
- Berria, 2009ko ekainaren 6a.
- "Eleberri luze bat idaztea irakurlea zigortzea dela uste dut. Badira liburu luze oso onak, baina liburu horiek berak orrialde gutxiago izango balituzte, askoz hobeak izango lirateke".
- El Pais egunkaria, 2003ko martxoaren 21a.
- "Ez dago diktadura baten menpe erortzetik libre dagoen herririk".
- "Futbolean, bigarren mailara jaisteko beldurrez ari bazara, hanka larritu egiten zaizu, eta ez duzu jokatzen. Literaturan ere askotan gertatzen da hori".
- Argia astekaria, 2008ko uztailaren 6a.
- "Hitzen konbinazio musikal perfektuaren bila 8.000 aldiz irakurtzen dut pasarte bakoitza. Batzuetan, esan nahi dudana ondo esanda dago, baina badago soinuan kriki-kraka bat. Oker dagoen nota detektatzen dudanean, kendu egiten dut, bertan diodana garrantzitsua den arren. Nahiago dut soinuari eutsi esanahiari baino, eta kendutako informazioa aurrerago edo atzerago jarriko dut. Garrantzitsuagoa da niretzat erritmoak egoki eta suabe eramatea".
- Argia astekaria, 2008ko uztailaren 6a.
- "Inori ez nioke utziko gaztelaniarako itzulpena egiten, badakit eta zer den itzultzea. Nik asko maite ditut nire liburuak".
- El Pais egunkaria, 2003ko martxoaren 21a.
- "Munduan existitzen den orok dauka zerbait erakargarria, ez zaio alferrik norbaiti gustatzen. Norbait hori erakarri badu, esentziala da, eta mundu guztiarentzat balio dezake ondo esplikatuz gero. Hor dago literaturaren funtzioetako bat, gauzak ondo esplikatuz erakartzea".
- Argia astekaria, 2008ko uztailaren 6a.
- "Nik, liburu batekin, tira, orain bigarrena bukatu berria dut, oraindik ezin dut nire burua benetako idazletzat hartu. Duintasun kontua da. Beharbada, hemendik 20 urtera edo...".
- El Pais egunkaria, 2002ko urriaren 28a.
- "Niri ez zaizkit muturrak gustatzen. Alderdi baten ideologia bere osotasunean onartzea itxuragabea iruditzen zait".
- El Pais egunkaria, 2002ko urriaren 28a.
- "Nobela berria, sikuagoa denez, beste norbaiti itzularazteko tentazioa izan dut, baina semea edo alaba beste bati uztea bezalakoa iruditzen zait. Bai, beharbada nik baino hobeto zainduko du baina nahiago dut nire haurra nirekin egotea".
- Berria, 2009ko ekainaren 6a.
- "Teleberrian hiru buruko ume bat jaio dela esaten badizute kuriosoa iruditzen zaizu, eta nobela batean irakurtzen baduzu idazlea pasatu egin dela".
- Argia astekaria, 2008ko uztailaren 6a.