William Shakespeare
ingeles idazlea
William Shakespeare (1564ko apirilaren 23a? - 1616ko apirilaren 23a) antzerkigile, olerkari eta aktore ingelesa izan zen.
Esanak
aldatu- "Amodioa hasperenen lurrunak sortzen duen behe-lainoa da".
- "Badakigu zer garen baina ez zer izan gaitezkeen." (Hamlet, IV)
- "Bizitza ergel batek kontaturiko ipuina da".
- "Ez dago ezer onik ez txarrik; gizakiaren pentsamendua da itxura hori ematen diona".
- "Ez dago goraipatua izatearen desioa baino zerbait arruntagorik"
- "Gazteen amodioa ez dago bihotzean, begietan baizik".
- "Hitzak, hitzak, hitzak".
- Iturria: Hamlet.
- "Ikusten ez diren zauriak dira sakonenak".
- "Iragana hitzaurre bat da".
- "Izan ala ez izan, hor dago koxka.
- Zer da nobleago, sufritu indar gabe
- patuaren gezi mingarriak,
- edo arazo-itsasora armaturik abiatu,
- haren aurka saiatuz." (Hamlet, III)
- "Jaiotzean, negar egiten dugu eroetxe izugarri honetan sartzen garelako".
- "Koldarrak askotan hiltzen dira benetan hil aurretik; ausartak behin bakarrik hiltzen dira".
- "Orain elkartu eskuak, eta zuen eskuekin batera zuen bihotzak".