Maitasuna
(Amodio(e)tik birzuzenduta)
Maitasuna izakien arteko kidetasunarekin erlazionatutako kontzeptu unibertsala da.
Esanak
aldatu- "Agian eroentzat soilik da amodioa". - Bernard Wolfe
- "Amodio eztiena gutunen bidez garatzen dena da". - George Bernard Shaw
- "(Amodioa) azkarrek zein ergelek saihestu ezin ditzaketen gaixotasunen multzoa da". - Albert Camus
- "Amodioa gidaria denean legeak soberan daude". - Platon
- "Amodioa hasperenen lurrunak sortzen duen behe-lainoa da". - William Shakespeare
- "Egia helburua da; maitasuna, hura lortzeko bitartekoa". - Mahatma Gandhi
- "Ez eukitxa ere, maite zaitxunak emango dizu". - Euskal esaera zaharra
- "Ezin da maiteminduta egon eta jakintsua izan aldi berean". - Bob Dylan
- "Gazteen amodioa ez dago bihotzean, begietan baizik". - William Shakespeare
- "Laztan asko ta maite gitxi, asko gure eta bertan itxi". - Euskal esaera zaharra
- "Maitasun ideologiak mundu jakin bat sortzen du, eta mantentzen. Ordena sozial jakin bat: familia behar da, eremu pribatua eta publikoa, gizonak batean eta emakumeak bestean… Mundu desiguala, ez bakarrik emakumeentzat, baita gizonentzat ere."
- Iturria: Mari Luz Esteban, Argia, 2012.[1]
- "Maitasun pentsamendua gizakia ikusteko modu bat da, baina, horretaz gain, ordena ekonomiko, politiko eta sozial oso bat da, gizartea antolatzeko modu bat: familia eta elkarbizitza, gizon eta emakumeen arteko harremanak, heldu eta umeen arteko harremanak, hezkuntza, sozializazioa, lana… Baina pentsamendu horrek, gure harremanak baldintzatzeaz gain, gure kulturaren erdigunean kokatu ditu emozioak eta maitasuna. Beraz, ez da bakarrik amodio erromantikoa, ez da bakarrik bikotea, hori baino gehiago da; bizitzeko modu bat da, nolabait, bizitza ikusteko eta ordenatzeko modu bat".
- Iturria: Mari Luz Esteban, Pikara Magazine, 2012. [2]
- "Maitasuna bekaturik gabe arrautza gatzik gabe bezalakoa da". - Luis Buñuel
- "Maitasuna, benetakoa izateko, kosta egin behar zaigu". - Kalkutako Teresa
- "Maitasuna: bihotzak minez desiratzen duen hori." - J. M. Coetzee
- Iturria: Slow man (2004)
- "Maitasuna biren artean eginiko lelokeria bat da". - Napoleon Bonaparte
- "Maitasuna da erantzuna baina, erantzuna aurkitu bitartean, sexuak galdera interesgarri batzuk planteatzen ditu". - Woody Allen
- "Maitasuna ez dago ez denbora ez agintearen menpe". - Vatsyayana
- "Maitasunak ez du sendabiderik, baina gaitz guztien sendabide bakarra da". - Leonard Cohen.
- Iturria: El País, 2016.[3]
- "Maitasuna konplizerik gabe egin ezin daitekeen krimena da". - Charles Baudelaire
- "Maitasunak dena garaitzen du".
- Latinez (jatorriko hizkuntzaz): "Omnia vincir Amor".
- Vergilius (Publius Vergilius Maro), X Ekloga, 69. puntua.
- "Maitasunaren misterioa heriotzaren misterioa baino handiagoa da". - Oscar Wilde
- "Maitasunari beldurra izatea bizitzari beldurra izatea da, eta bizitzari beldurra dioten horiek dagoeneko erdi hilda daude". - Bertrand Russell
- "Maitatu mina sentitu arte. Min ematen badizu, seinale ona da". - Kalkutako Teresa
- "Maite ditugun begietan lausorik ez". - Euskal esaera zaharra
- "Mirespenik gabeko maitasuna adiskidetasuna baino ez da". - George Sand
- "Nik uste dut maitasuna elkarrekin komunikatzeko modu berezi bat dela, elkarrekikotasun hutsa gainditu dezakeen harreman mota bat, lau aldagai dituena: bestearen idealizazioa eta erotismoa, eta iraunkortasuna eta intimitaterako nahia. Nire ustez, amodio pasionalean ez ezik, maitasun harreman guztietan daude aldagai horiek; osagaiak berdin-berdinak izango lirateke, baina osagai horiek konbinatzeko edo azpimarratzeko moduak ezberdinak".
- Iturria: Mari Luz Esteban, Pikara Magazine, 2012. [2]
- "Norbera maitatzea bizi osoa iraungo duen idilioaren hastapena da". - Oscar Wilde
- "Pentsatu nuen horixe dela, besteak beste, maitasuna: tranpa bat; gero eta sator-zulo handiagoa. Bidea luzea da, eta bide horretako etapa guztiei maitasuna deitzen zaie: ametsari, pasio fisikoari, komenientziako elkar bizitzari, errutinari, gorrotoak adeitasunak baino askoz ere ordu eta barren-txoko gehiago hartzen dituen bizitzari...". - Anjel Lertxundi, Zoaz infernura, laztana (2008).
- "Zer da maitasuna? Norberetik irtetzeko desira". - Charles Baudelaire
- "Zer da ongia? Maitasuna baino ez". - Leo Tolstoi
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Elustondo, Miel Anjel. "Egoera berrietara egokitzeko gaitasun handia erakutsi du feminismoak". 2013ko otsailaren 24a. Argia. 2020ko abuztuaren 27an ikusia.
- ↑ 2,0 2,1 Asensio Lozano, Maite. "Mari Luz Esteban: “Maitasunaz egin daitezke sakrifizioak, baina beti izan behar dute aldi baterako" . 2012ko otsailaren 12a. Pikara Magazine. 2020ko abuztuaren 27an ikusia.
- ↑ "Leonard Cohen en 10 citas y versos".2016ko azaroaren 12a. El País. 2020ko abuztuaren 27an ikusia.