Amaia Alvarez Uria
ikertzailea, idazlea, irakaslea
Amaia Alvarez Uria euskal idazle, ikertzailei, literatura kritikari eta irakasle feminista da.
Esanak
aldatu- "Emakumeen iruditeria tradizioak ekarri digu eta ezaugarri femenino eta maskulinoetan aurki dezakegu. Hortik aterko dira esteroetipoak, rolak, sinismenak eta aurreiritziak. Azken finean, hiru hauekin mundua eta pertsonak ezagutzen eta ulertzen ditugu, ikasitakoa ‘normala’ eta ‘logikoa’ dela pentsatuz".
- Iturria: Ikastorratza, e-Revista de didáctica, 2010.[1]
- "Ez dago formula magikorik ezta mundua ezagutzeko eta interpretatzeko modu bakarra ere. Gaia oso konplexua da, errealitatea bezala, eta ikuspegi desberdinetatik heldu ahal diogu. Ez dago erantzun bakarra".
- Iturria: Ikastorratza, e-Revista de didáctica, 2010.[1]
- "Gaztetan ez gara konturatzen gorputza dugula ere, edo konturatzen gara bakarrik sexualitateari eta identitateari dagozkion alderdiekin. Gero ere gorputzari buruz ari garenean gaixotasunez edo zahartzaroaz ari gara, edo gorputzak jartzen dizkigun mugez. Baina denari begiratu ahal diogu gorputzaren ikuspegitik".
- Iturria: Berria, 2013.[2]
- "Gorputza beti ukatu egin izan zaigu emakumeoi, edo ezkutatu egin behar izan dugu; buruaren aldean bigarren mailan geratu da eta konnotazio negatiboak ezarri zaizkio, lotsa, gorrotoa eta beldurra eragiteraino.
- Iturria: Berria, 2013.[2]
- "Kristautasunak oso argi utzi digu nola bizi behar dugun gorputza, eta gainean izan dugu kristautasunaren pisu hori gure artean. Euskal kulturan, beldurretik begiratu diogu gorputzari azken mendean, begiratu diogunean, beti kontuz ibiltzea eskatzen duen zerbait izan da gorputza, zaindu beharrekoa —zaindu, agindutakoa betetzen dela begiratzearen zentzuan—. Gorputza ezkutatu beharrekoa izan da orain dela gutxi arte, eta sexualitatea soilik ugalkortasunarekin lotzen den neurrian izan da onartua. Oso arau zurrunak eta zorrotzak izan ditugu gorputzari begiratzeko".
- Iturria: Berria, 2013.[2]
- "Laburbilduz, androzentrismoa izango dugu gizona subjektu aktibo eta emakumea objektu pasibo direnean, emakumea desagertzen denean edo negatiboki bakarrik agertzen denean. Sexismoa emakumeenganako eta feminitatearen gutxiespena, mespretxua da, emakumeei gehiegikeriaz (kortesia edo ‘zaldunkeria’) ala gabeziaz (ikusezin bihurtuz) hitz egitea".
- Iturria: Ikastorratza, e-Revista de didáctica, 2010.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ 1,0 1,1 1,2 Álvarez Uria, Amaia. Formula magikorik ez. 2010. Ikastorratza, e-Revista de didáctica. 2020ko urtarrilaren 20an ikusia.
- ↑ 2,0 2,1 2,2 Zabala, Juan Luis. «Kulturan, gorputzari beldurretik begiratu diogu azken mendean» 2013ko apirilak 27. Berria, 2019ko abenduaren 21ean ikusia.