Sexualitatea

sexuari dagozkion jokabideen eta ezaugarrien multzoa

Sexualitatea gizakiaren bizitzaren alderdia da, besteak beste, sexua, erotismoa, plazerra edota ugalketa barne hartzen dituena. Heteropatriarkatuak inposatu duen giza-sexualitate ereduaren ondorioz gizonen eta emakumeen sexualitatearen garapenean eta bizipenean ezberdinkeriak daude.

Esanak

aldatu
  • "Arazoa ez da pornoa ikustea, inolako filtro kritikorik gabe berau sinestea baizik. Izan ere, irreala da. Horregatik, sexu harreman heterosexualen inguruan espektatiba eta beharrizan faltsuak eraikitzen dira, baita konplexuak ere".
    • Iturria: Amaia Urrejola psikologo eta irakaslea, Gaur8, 2019.[1]
  • "Argi dago pornoa ez dela pedagogikoa, baina sexu pedagogiarako berau lantzea beharrezkoa da. Pornografia mota asko daude, sexualitatea adierazteko eta disfrutatzeko askotariko ereduak aurkezten dituztenak, hain zuzen. Hortaz, pornoa iraultzailea eta urratzailea ere izan daiteke. Funtsean, pornoa debekatu beharrean, deseraiki egin behar dugu eta merkatuan dauden askotariko alternatibak ezagutarazi".
    • Iturria: Amaia Urrejola psikologo eta irakaslea, Gaur8, 2019.[1]
  • "Airea garbia eta sexua zikina ziren garaiaren falta somatzen dut". - Woody Allen
  • "Amodio gabeko sexua esperientzia hutsa da. Hala ere, esperientzia huts moduan, onenetarikoa da". - Woody Allen
  • "Bilbotarra izatearen kontzientziak sexuaren plazera txiki uzten du". - Felix Linares
  • "Bizkaieraren indar erotikoa handia da, baita Iparraldeko euskararena ere". - Kike Amonarriz
  • "Emakume eta gizon heterosexualen arteko orgasmo arrakala hagitz handia da, 30 puntukoa. Hau da, gizonen %95ek izaten ohi dituzte orgasmoak, eta emakumeen %65ek. Emakume lesbianen eta gizon homosexualen kasua aztertuz gero, datuak hagitz bertzelakoak dira, eta arrakala desagertzen da. Beraz, auzia ez da biologikoa, kontua ez da konplikatuagoak garela edo orgasmoa izatea gehiago kostatzen zaigula".
    • Iturria: Paola Damonti, Berria, 2020.[2]
  • "Emakume gisa sozializatuak izan garenok gure gorputzari buruz mezu argi bat jaso dugu: geure gorputza besteentzat da, gizonentzat. Testuinguru honetan, emakumeon balio handienetarikoa sexu objektu izatea da, ez, aldiz, desio subjektua. Desio subjektu izateak gure gorputzaren jabe izatea esan nahi du. Gure gorputza ezagutuz haren gaineko erabakiak hartzea, nahi dugun moduan esperimentatzea, gorputza plazer iturri moduan ulertzea, gure desio, erritmo, nahiak ulertu eta aldarrikatzeko gaitasuna eta eskubidea izatea azken batean".
    • Iturria: Eider Goiburu psikologo eta hezitzailea, Berria, 2020.[3]
  • "Emakumeok masturbatzea, gure plazera bai indibidualki bai kolektiboki aldarrikatzea, gai honen inguruan hitz egin eta bizipenak gure artean partekatzea, gure gorputzen jabetzarako bidea da. Feminismoak irakatsi digun bezala, pertsonala politikoa baita".
    • Iturria: Eider Goiburu psikologo eta hezitzailea, Berria, 2020.[3]
  • "Klitorisa edo klitoria? Euskaltzaindiak zer dio? Une horretan ez gaude horretan pentsatzeko!" - Laura Mintegi
  • "Masturbazioa zerbait beharrezko iruditzen zait eta politikoek maizago praktikatu beharko lukete". - Odón Elorza
  • "Munduaren erdiak ezin ditu beste erdiaren plazerak ulertu". - Jane Austen
  • "Nerabeek sexualitatea porno ezin matxistago baten bitartez ikasten duten garai honetan, emakumeek harreman horiek nola nahi dituzten erabakitzeak joko eremua aldatzen du. Horregatik emakume baten orgasmoa ere mehatxu bat bezala sentiarazten dute. Beraz, agian aurrerantzean eguneroko ekintza iraultzaile eta eraldatzaileen zerrendan sartu beharko dugu emakumeok orgasmoak izatea".
  • "Pornografia ikustea eskuinari bozkatzea bezalakoa da. Mundu guztiak ukatzen du". - Roberto Valencia
  • "Rock and rollaren eta ezkontzaren artean aukeraketa garbi dago, sexuak 30 minutu irauten dituelako eta kontzertu batek ordu eta erdi". - Lemmy Kilmister
  • "Sexua berraragiztatzeko bederatzi arrazoietako bat da; beste zortziak ez dira garrantzitsuak". - Henry Miller
  • "Sexua bi lagunen artean gauza ederra da. Bosten artean, zoragarria". - Woody Allen
  • "Sexua naturaren parte da, eta ni primeran moldatzen naiz naturarekin". - Marylin Monroe
  • "Sexua poker partida bat bezalakoa da: bikote ona ez baduzu, hobe duzu esku ona izan". - Mae West
  • "Sexua zikina al da? Ondo egiten denean bakarrik". - Woody Allen
  • "Sexualitatea agian orain dela 50 urte baino askeago bizi daiteke gaur egun Euskal Herrian, baina marko heteropatriarkalaren barruan betiere. Hori da sozialki onartuta eta bistaratuta dagoen sexualitate eredu hegemonikoa eta horren barruan izan dezakegu askatasun gehiago".
    • Iturria: Eider Goiburu psikologo eta hezitzailea, Berria, 2020.[3]
  • "Sozietate kontserbadore batean bizi gara, eta, sexualitateari dagokionez, ugalketa paradigma matxista nagusitzen da. Ondorioz, sexualitate maskulinoa protagonista bakarra da pornografian eta eszena oro sarketan eta zakilean zentratzen dira. Helburua gizonen eszitazioa, gozamena eta asebetetzea dira. Sexualitate femeninoa desagertuta dago eta emakumeak gizonen zerbitzura daude".
    • Iturria: Amaia Urrejola psikologo eta irakaslea, Gaur8, 2019.[1]
  • "Softwarea sexua bezalakoa da, hobea doakoa denean". - Linus Torvalds

Erreferentziak

aldatu
  1. 1,0 1,1 1,2 Urrejola, Amaia. "Porno hegemonikoa deseraikitzen. 2019ko apirilaren 27a". Gaur8. 2020ko otsailaren2an ikusia.
  2. Elizondo, Edurne. "Paola Damonti «Koitozentrismoaren atzean dago, batez ere, androzentrismoa» 2020ko otsailaren 1a. Berria. 2020ko otsailaren 2an ikusia.
  3. 3,0 3,1 3,2 Goiburu, Eider."Plazera gure gorputz jabetzarako bide. 2020ko urtarrilaren 3a". Berria. 2020ko otsailaren 2an ikusia.
  4. Jaio, Karmele. "Orgasmoak. 2020ko urtarrilaren 24a". Deia. 2020ko otsailaren 2an ikusia.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Sexualitatea
 
Commonsen artxibo gehiago dago:
Sexualitatea