Euskal atsotitzak
Wikimediako zerrenda artikulua
(Euskal esaera zaharrak (atsotitzak)(e)tik birzuzenduta)
A
aldatu- "Ardi adarduna eta behi sabelduna". [1]
- "Anderaurenak etxea". [1]
- "Ardi bat doan lekutik, oro". [1]
- "Asto dadina, zordun". [1]
- "Atsedenaz atseden dagit". [1]
- "Arotz dadinean zirola". [1]
- "Aharrausi luzea, loa edo gosea". [1]
- "Adikatzen da emailea eta ez hartzailea". [1]
- "Alargunaren semea baino bere urdea da hobeago". [1]
- "Atorraren baizen hurrago narrua". [1]
- "Agindu eta eman ez; hala, saria prestu ez". [1]
- "Aramaio, duenak ez lemaio". [1]
- "Atzo berdindu naiz; noiz dut urtea? ". [1]
- "Azaga onik ez du mandazainek". [1]
- "Andre guztiok ertzetik erabiliko haute beti". [1]
- "Anderaurenak etxe hutsa bete". [1]
- "Amukozko buztana duenak suaren beldur". [1]
- "Adiuntza onean nentorren, baina ezer ez nekarren". [1]
- "Ardi xipia beti bildots". [1]
- "Ahotik bero ezak labea eta zaharra". [1]
- "Atso asea, gosagogor". [1]
- "Adikatzen da emailea eta ez hartzailea". [1]
- "Ahuntzak garia ikusi, baina ez hesia". [1]
- "Artzainok harri zitezen, gaztok ager zitezen". [1]
- "Albia, deunga guztien habia". [1]
- "Ardura, ez nauk hire gura". [1]
- "Argalok kideko egiten badira, haiek indartsuen izango dira". [1]
- "Aztia ez den zaharra ahaztu dadila". [1]
- "Arotzaren etxea zotzez, zotzez ere gaitzez". [1]
- "Ahuntza igarota oinatza ageri, batak dagiena bestek igini". [1]
- "Aurrera aditzen ez dena, atzera dago". [1]
- "Aztertzen dago, eta burrustuko zait". [1]
- "Aurreren jaiotzen dena osteren ez du negarra". [1]
- "Aurrera aditzen ez dena atzerantz jausten da". [1]
- "Ardia ahuntzari ile eske". [1]
- "Apizatzen ez dena edireten da". [1]
- "Adiskide berriagatik zaharra uka baledi, edo lehen edo gero kalte hartu leidi [= legike] ". [1]
- "Andrea soroi, urdea basoi". [1]
- "Anderaurenaren etxea, garatzazal". [1]
- "A zer parea, karakola eta barea".
- "Abendua jai huts eta gau huts".
- "Abenduko eguna, argitu orduko iluna".
- "Abenduko lainoa, euria edo hegoa". [1]
- "Aberats izatea baino ospe ona hobeago". [1]
- "Aberatsa tranpa hutsa, pobrea amets hutsa".
- "Aberatsok jaia dute, txiro gaixook beti neke; auzook ere higuin dute beti dabilena eske". [1]
- "Abere gaiztoa da gorrotoa". [1]
- "Adi hadi, ze Jaungoikoa dagok adi". [1]
- "Adinon da bost ume: alaba bi eta hiru seme". [1]
- "Adinona larra baino hobe da". [1]
- "Adiskide bako bizitza, auzo bako heriotza". [1]
- "Adiskide onekin orduak labur".
- "Adiskideak, zaindu beharrekoak".
- "Adiskideok etsai". [1]
- "Agure onari ez ateak itxi". [1]
- "Ahal dezagun legez eta ez nahi dugun legez". [1]
- "Aharien grisolak maiatzean dira onak". [1]
- "Aharrausi usua, gose edo lo mezua".
- "Aho hertsitik ez da eulirik sartzen".
- "Aho itxian ez doa sartu eulia, eta aldi guztietan ez da eder egia". [1]
- "Ahozabal luze, logale edo gose".
- "Aita-asaboi utzi, eta garen gu on beti". [1]
- "Aita biltzaile, seme gastatzaile".
- "Aita zaharra eta betse etena ez da gerena". [1]
- "Alaba umeginari ama estalki". [1]
- "Albixu ipurdi pixu".
- "Aldatza ipurdi latza".
- "Aldi gaiztoan jaio doa ospe gaiztokoa". [1]
- "Aldi joana bihurtzen gaitz da". [1]
- "Aldi joana ez da itzultzen".
- "Aldi laburra lasterra bada, egun astia baino hobe da". [1]
- "Alferrarentzat jana eta langilearentzat lana ez da inoiz faltako".
- "Alferrik da ura joanda gero presa egitea".
- "Ama onak ez dio nahi duzu". [1]
- "Amari egindako zorrak ez dira inoiz ordaintzen".
- "Amen, zu hor eta ni hemen".
- "Ametsa gogoaren igandea".
- "Anbiolako supitak, egiak". [1]
- "Anbotoko beleak Anbotora nahi".
- "Andre eder eta aberatsa, edo ero edo farata".
- "Andre ederra, etxean gerra". [1]
- "Andre ezkondua, basoan ostatua". [1]
- "Andrea eta sardina, hautsetan ahuspez". [1]
- "Andrea, sua eta itsasoa, guztiz da gaiztoa". [1]
- "Andur asko jaunok hazitzat". [1]
- "Apaizak eta fraideak, hegal gabeko beleak".
- "Apaizaren lapikoa, txikia baina gozoa".
- "Apirilaren azkenean, hostoa haritz gainean".
- "Ardi galdua atzeman daiteke, aldi galdua berriz ez".
- "Ardoa: Nafarroako bikarioa".
- "Ardo gozoak lau begi eta oinik ez".
- "Arian-arian xehetzen da burnia".
- "Arloteari emaiok arrautza, eskatuko dik zotza". [1]
- "Arribe eta Atallo: urre gorrizko bataio".
- "Arrotz higuingabea zara". [1]
- "Asko baduk, asko beharko duk". [1]
- "Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak".
- "Asko egin nahi, gutxi egin bai".
- "Askoren mina, tontoen atsegina".
- "Asper banenkio, asper lekidake". [1]
- "Astarrak umea egingo dik hi mugitzerako!"
- "Astigarreta: eguzkia atera orduko erreta, euria hasi orduko erreka".
- "Asto batek baino, bik gehiago dakie".
- "Astoa, zaldiz jantzi arren, beti asto".
- "Astoak mandoari belarri luze".
- "Astoarekin hadi kirolean, eta dik* buztanaz bizarrean". [1]
- "Ataunen eta Zegaman, egunez ikusi eta gauez eraman".
- "Atean uso, etxean otso; hala bizikidea, gaixo". [1]
- "Atseginago dut nauela ene etsaiak inartxi ze ez erruki". [1]
- "Atzerrian lurra garratz, oina ipini egik baratz." [1]
- "Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu".
- "Auziaren ondoren, galtzen duena larru gorrian eta irabazten duena alkandora hutsean".
- "Auzo bako aria, sagu askoren habia". [1]
- "Azaroa hotz, negua motz. Azaroa bero, negua gero".
- "Azak eta porruak eroan ditu neguak".
- "Azarkuntzak beldurra uxa beza, ze hiltzeko edo bizitzeko gudura goazke". [1]
- "Azeriak buztana jaso ezin, eta bai gabia; handi den arren indarra, nagusi jakituria". [1]
- "Azeriak, isatsa luze".
- "Azkar eta ondo usoak egiten du hegan".
B
aldatu- "Bakoitzak bere astoari egiten dio arre".
- "Bakoitzak bere zoroa bizi du".
- "Balantza duen aldera erortzen da arbola".
- "Balea esan eta belea izan".
- "Baleki gazteak, baleuka zaharrak".
- "Balizko errotak, irinik ez".
- "Balizko esnearekin ezin gosaldu".
- "Baño! Euria denean laño".
- "Baraibar, lainoa bar bar".
- "Baratxuria, zazpi gaitzen kontrako janaria".
- "Bat eman eta bi hartu".
- "Bat esan eta bestea egin, nola asmatu horrelakoekin?".
- "Beasain herri txiki, baina jende gehiegi".
- "Begi bat aski du saldunak eta ehun ez ditu sobera erostunak".
- "Beldur denaren ezpatak punta motz".
- "Beleak ez dau belakirik jaten".
- "Belearen umea, belakumea".
- "Beltz guztiak ez dira beleak".
- "Berandu jaikitzen bazara, eguneko lanak atzera".
- "Bere etxe pobrea, erregerena baino hobea".
- "Besteen faltak aurreko aldean, geureak bizkarrean".
- "Beste lekuetan ere txakurrak oinutsik ibiltzen dira".
- "Besteren akatsak ikusteko ez da betaurreko beharrik".
- "Besteren ama, ona; norberea, askoz hobea".
- "Betelu: deabru guztien ikuilu".
- "Beti jan eta beti me, demonio lepome".
- "Biboa uste eta baboa izan".
- "Bista ona eta elkar ezin ikusi".
- "Bizkaitarrena, jan da hotzitu".
- "Bostak eta iluna, txerria hiltzeko eguna".
- "Bost xentimoko pupua, hamar xentimoko trapua".
- "Burdina berotan jo behar da".
- "Burla minena, egia dioena".
- "Bururik ez duenak, hankak ibili behar".
D
aldatuE
aldatu- "Eder edo itsusi, zein begik ikusi".
- "Eroriz ikasten da oinez".
- "Egia egi, ogia ogi, ardaua ardau, bi ta bi lau".
- "Egia erran eta adixkidea gal".
- "Egia eta fedea, Ezkurrako legea".
- "Egiak ez ditu bi bide".
- "Egintzak lo eta jango dek mehe, izan arren bi neskame".
- "Egon lo ta jango dek/n mehe".
- "Eguarri ondorengo lehenbiziko sei egunak nolako, hurrengo urteko lehenbiziko sei hilabeteak halako".
- "Eguarrietan eguzkia; Pazkoetan elurra".
- "Eguberri argi, lastotsu ogi".
- "Eguberri argitsu, ogia gero lastotsu".
- "Eguberri, arimak ere berri".
- "Eguberri berri, nik atorra berri; maukarik ez, ajolik ez".
- "Eguberri, eroak igerri, zohiek ere larri".
- "Eguberri ilargiarekin, artzaina axuriekin".
- "Eguberri ilunetan soroetan gari asko".
- "Eguberriko aro beroak, Bazkokoz histen".
- "Eguberrirainoko larrazkena, Pazko arteko neguaren ama".
- "Eguberritan eguzkia, bazkotan elurra".
- "Eguberritan ilbera, inauteriz ilberri".
- "Eguberriz itzalketa dabilanak bilatuko du Pazkoz supazterra".
- "Eguberriz leihoan, bazkoz sutondoan".
- "Eguberriz ulitzak... kasu! Ikusiko dituzu Pazkoz horma ziriak".
- "Eguerdiko euria, egun guztiko euria".
- "Eguzkia eta euria, erromako zubia".
- "Eguzki bera on eta gaiztoentzat".
- "Eguzki eta euri, martxoko eguraldi".
- "Elur melur, ez nauk hire beldur, etxean badiat nahiko arto eta egur".
- "Enbidiosoa, bere etsai osoa".
- "Entzun eta isil, baiezko borobil".
- "Eroriz ikasten da oinez".
- "Erreka oro itsasorat ari".
- "Errementariaren etxean zotza nagusi".
- "Errezil: nekez jaio eta errez hil".
- "Esandako hitzak lotzeko ez duzu giltzarik topatuko".
- "Eskerrik asko, Mari Belasko! Okela gutxi eta salda asko".
- "Eskola umeak sasiz sasi, asko jan eta gutxi ikasi".
- "Eskuak garbitzea baino, ez zikintzea hobe".
- "Eskuko behatzak ere ez zituen Jainkoak berdinak egin".
- "Etxarri: lepoa bete txintxarri".
- "Etxean otoitzik ez egiten, eta auzoan meza ematen".
- "Etxeko sua etxeko hautsez estali behar da".
- "Euskara bihotzean baina erdara ezpainean".
- "Ez da horixe atzo goizekoa".
- "Ez dauka horretxek mingainean herdoilik".
- "Ez duk larrosik arantza gaberik".
- "Ez eukitxa ere, maite zaitxunak emango dizu".
- "Ez gehiegi hitz egin, nahi ez bada huts egin".
- "Ez herriko ta ez mendiko".
- "Ezina nekez egina".
- "Ezkondu baino lehen, kontu zer egiten den".
- "Ezkongaietan bero, kontuak gero".
F
aldatu- "Festak aurrea ederrago du atzealdea".
G
aldatu- "Goizeko oskorri, gaueko iturri".
- "Gabiri: leku askotatik agiri".
- "Gaitza, lapur isila".
- "Gaitzarentzat ez da adinik".
- "Gaizki esanak barkatu eta ondo esanak gogoan hartu".
- "Ganorabakoen etxean goizeko salda arratsean".
- "Gauez hor, egunez han".
- "Gaur egin dezakezuna biharko ez utzi".
- "Gaur hitza eman, bihar haizeak eraman".
- "Gaurko lana, biharko ogia".
- "Gazteak baleki, zaharrak baleza".
- "Geroa, alferraren leloa".
- "Gezurra esan nuen Getarian eta ni baino lehenago zen atarian".
- "Gezurrak hankak motzak".
- "Gezurtiak zer duen merezi? Egia esatean ez sinetsi".
- "Gizona gizon, katua mixon".
- "Gizona lepotik gora neurtzen da".
- "Goien dagoenak jotzen du kukurruku".
- "Goizean porrusalda eta eguerdian azak, aise kabituko zaizkik ipurdian galtzak".
- "Goiz gorri arrats euri".
- "Goizeko laino gorri, gaueko iturri".
- "Goseak begiak argi".
- "Gu behartu orduko, itsasoa agortu".
- "Gu ta gu ta gu, azkenean gurugu: besteak irabazi eta guk galdu".
- "Gure katuak buztana luze, besteek hala dutela uste".
- "Gustuko lekuan aldaparik ez".
- "Gutxi ikasia, beti jakintsu".
H
aldatu- "Haitzean jaioak haitzera nahi".
- "Hara bi: zu bat eta beste ni".
- "Haritz eroriari, zuzentzen zailago".
- "Harriak ez du begirik".
- "Hartzaile bizkor, emaile koxkor".
- "Hartzeko pronto, emateko tonto".
- "Haundia beti legez, txikia behin ere ez".
- "Hegaztia airerako, gizona lanerako".
- "Hi ere inbidia partitu zen mahaian izango hintzen".
- "Hitzek baino gehiago lortzen dute malkoek".
- "Hoa antzarrak perratzera!"
- "Hobe da bat eskuan, ez bi auzoan".
- "Hobe da oinez eta segurura, eta ez zaldiz eta zulora".
- "Hor konpon, Marianton!"
- "Hostoak erori, habiak ageri".
I
aldatu- "Ibiltari gauean, logale goizean".
- "Idiazabal: zeruko ateak zabal".
- "Ilargi eta laino, sorginentzat giro".
- "Ilea zuritzea hobe da burua baino."
- "Iluntzean berandu eta goizean goiztarra, baserri txarreko maiztarra".
- "Inor ez da ikasia jaiotzen".
- "Isilik dagoenak ez dio gezurrik".
- "Isilik oiloak pixa egin arte!"
- "Itsasoan ura ta zerua ta konforme ez dana ondura".
- "Izena duena, da".
- "Izenetik izenera gogoa zubi".
J
aldatu- "Jalgi hadi plazara".
- "Jan eta lo, potolo".
- "Jainkoa: bat eta bera nahikoa".
- "Jainkoa: gauza guztien gainekoa".
- "Jaten duten santuekin ez dago fidatzerik".
- "Jesus, Maria eta Jose; beti jan eta beti gose".
K
aldatu- "Kalean uso, etxean otso".
- "Kanpaia nahi ez duenak aditu, ez dezala soka mugitu".
- "Katurik ez dagoen etxean saguak dantzan".
L
aldatuM
aldatu- "Maria: Orion trumoia eta Markinan euria".
- "Marinelaren emaztea, goizean senardun, arratsean alargun".
- "Martxoko ostotsak, berrogei eguneko negua".
- "Medikuak gorputza garbitu, apaizak arima, abokatuak poltsa".
- "Mitxeleta xurixek, barri onak".
- "Munduan hiru gauza galtzen dira alferrik: pobrearen arrazoia, mendiko egur igarra eta alferraren indarra".
- "Munduan nahi duenak luzaroan bizi, oiloekin ohera eta txoriekin jaiki".
N
aldatu- "Nagusi askoren astoa goseak hil".
- "Nahi bada jan, egin behar da lan".
- "Naturak galdetzen zaionean bakarrik erantzuten du".
- "Neguko hegoa ez da beroa".
- "Neke gaberik, ez da bizitzerik".
- "Nirea nire, zurea gure".
- "Nola soinu, hala dantza".
- "Nolako zura, halako ezpala".
- "Non gogoa, han zangoa".
O
aldatu- "Ogi beltzak txakur txikiak: beti gauzak ez direla ezpa txiki ezpa beltz".
- "Ogi gogorrari, hagin zorrotza".
- "Oiartzun: pareta zaharrak erantzun".
- "Oilo ibiltari azerien jana".
- "Oinezkorik nahi ez, zaldikorik etorri ez".
- "On egin deizuela janak eta kalterik ez edanak".
- "Ongi eginez gero loa, osasuna ongi doa".
- "Ongi egin eta ez beitu zeini".
- "Osasuna munduko ondasuna".
- "Otsoa artzain".
- "Otsoak ere ez du bere haragirik jaten".
P
aldatu- "Pazientzia, zauri guzien gozagailu".
S
aldatu- "Sagarrak axala eder, harra berdin aiher".
- "Saldu orduko, damutu".
- "Santa Luzi: gaua moztu eta eguna hazi".
- "Sasiak entzuna bitik bat gezurra".
- "Segura: asko hil eta gutxi zerura".
- "Sorginak sasien gainetik eta hodeien azpitik".
- "Su gaberik ez da kerik".
- "Sua eta ura belaunetik behera".
- "Sua! Gabonetan txapan eta San Juanetan plazan".
T
aldatu- "Txantxangorriak baino buru behiago ez dik horrek".
- "Txapel batekin bi buru ezin estali".
- "Txapela buruan, ibili munduan".
- "Tximinoa arbolan gorago, haren ipurdia ageriago".
- "Tximist haundi eta euri gitxi".
- "Txoriak ere duen hainbat odol ematen du".
- "Txurrut bat, txurrut bi; konturatzeke zilipurdi".
U
aldatu- "Urak eginen du bide".
- "Urdai ona eta ardoa, urtekoa; adiskidea, urteetakoa".
- "Urrea esan eta urria eman".
- "Urri, baina ongi".
- "Urrun joaiteko, goazen erreposki".
- "Urruneko eltzea urrez, gerturatu orduko lurrez".
- "Urrutiko intxaurrak hamalau, bertara joan eta lau".
- "Urtarril hotza, neguaren bihotza".
- "Urte askoan txapela kaskoan".
- "Urte zaharra bukatzean, saguzarra burduntzian".
- "Usteak erdia ustel".
Z
aldatu- "Zahar hitzak, zuhur hitzak".
- "Zaharrari azkar joateko eta haurrari geldi egoteko esatea berdin da".
- "Zapata zuriak paperez, euria denean batere ez".
- "Zapatak zapata jagoten du, abarkak abarka ez".
- "Zakurrik onena etxekoa: emaztea auzokoa".
- "Zazpitan zuzen, behin oker, inork ez dizu emango esker".
- "Zein haginetan den mina, han da mihina".
- "Zenbat buru, hainbat aburu".
- "Zenbat eta ipurdia gorago, orduan eta burua beherago".
- "Zer egingo diagu ba? Hil arte bizi".
- "Zerua ta lurra aspertuak omen zauden eta itsasoa egin zuten".
- "Zetaz jantzita ere, tximua beti tximu".
- "Zikina hirietan, irina baserrietan".
- "Zozoak beleari ipurbeltz".
- "Zuhaitz ihartua, sutara".
- "Zuhur dabilena da abilena".
Erreferentziak
aldatu- ↑ 1,00 1,01 1,02 1,03 1,04 1,05 1,06 1,07 1,08 1,09 1,10 1,11 1,12 1,13 1,14 1,15 1,16 1,17 1,18 1,19 1,20 1,21 1,22 1,23 1,24 1,25 1,26 1,27 1,28 1,29 1,30 1,31 1,32 1,33 1,34 1,35 1,36 1,37 1,38 1,39 1,40 1,41 1,42 1,43 1,44 1,45 1,46 1,47 1,48 1,49 1,50 1,51 1,52 1,53 1,54 1,55 1,56 1,57 1,58 1,59 1,60 1,61 1,62 1,63 1,64 1,65 1,66 1,67 1,68 1,69 1,70 1,71 1,72 1,73 1,74 1,75 Refranes y Sentencias comunes en Bascuence, declaradas en Romance con numeros sobre cada palabra, para que se entiendan las dos lenguas. Impresso con licencia en Pamplona por Pedro Porralis de Amberes, 1596.