Wikiquote:Txokoa/Artxiboa/2008

Artxibo Orri hau lehenagoko eztabaiden artxiboa da. Mesedez, ez itzazu orri honetako edukiak editatu. Eztabaida berri bat hasi nahi baduzu edo eztabaida zahar bati jarraipena eman nahi badiozu, erabil ezazu oraingo eztabaida orria.

Wikimedia España aldatu

Buenas a todos. Les dejo este aviso para comunicar a esta comunidad de que se está intentando crear el capítulo local de Wikimedia en España. En estos momentos se están debatiendo los estatutos para la creación de la asociación. Todos los interesados pueden obtener más información y participar en ésta página o en la lista de correo. Saludos y siento no poder escribir el aviso en vasco.Elisardojm (2008ko ekainaren 19an IP batek idatzia). --Unai (esan) 09:15, 28 Iraila 2008 (UTC)

Kaixo guztioi! Dakizuenez, administratzaile bakarra dugu ([1]) eta, gainera, bere azken aldaketa 2007ko urtarrilean izan zen ([2]). Horregatik, eta ikusita azken erabiltzaile aktiboenak, duela gutxi bada ere, Euskaltzale bat eta biok garela, gure eztabaida-orrietan ikus dezakezuenez, behin-behineko administratzaileak izateko eskaera egin dugu Meta-Wikin (http://meta.wikimedia.org/wiki/Steward_requests/Permissions#Euskaltzale_bat.40eu_and_Unai_Fdz._de_Beto.C3.B1o.40eu_wikiquote), kategoriak, azala, menuak eta artikuluak txukuntzeko, baita bandaloen aurrean beharrezko blokeoak egin ahal izateko. Ados al zaudete? Norbait al dago horren aurka? Iruzkinik horren inguruan?--Unai Fdz. de Betoño 14:55, 16 Uztaila 2008 (UTC)

Ados. Wikitasmoak administratzaileak behar ditu. Orri hau Metatik lotu duzunez, hemen azaldu behar dugu adostasuna? --Javierme 21:37, 16 Uztaila 2008 (UTC)
(English: Aye, I do support a three-month adminship of user:Euskaltzale bat and user:Unai Fdz. de Betoño, since the project needs admins) --Javierme 21:37, 16 Uztaila 2008 (UTC)

Azalaren itxura aldatu

Kaixo guztioi! Azalaren itxura pixka bat eguneratzeko proposamena dakarkizuet. Ingeleseko bertsioan oinarrituta hau prestatu dut, eta jakin nahi nuke ea gustukuago duzuen edo ez, berau aldatzeko. Esan gabe doa iruzkinak, iradokizunak eta kritikak ongietorriak izango direla. Bota zuen iritzia! --Unai (esan) 18:27, 27 Abuztua 2008 (UTC)

Nire ustez proposamena oraingoa baino hobeto dago itxura aldetik. Bi iruzkin egingo nituzke: batetik, eguneko aipua egunero aldatu beharrean ez al da hobe adibidez astean bat izatea, oraingoz behintzat? Bestetik, Pertsonak taldea agian dibertsifikatu egin daiteke Idazleak, Filosofoak bezalako talde txikiagoetan. Ea iritzi gehiago ditugun! —Euskaltzale bat 19:19, 29 Abuztua 2008 (UTC)
Oso ondo iruditzen zaizkit zure bi proposamenak. --Unai (esan) 20:17, 29 Abuztua 2008 (UTC)
Eguneko aipua anbizio handiegia ote den pentsatzen dut nik ere. Orain arte ez dugu hilabetero ere aldatu azaleko aipua. Eta partehartze handiagoa duen gastelaniazko Wikiquoten ere, errepikatzen dira "cita del día" izan behar direnak. --Javierme 09:46, 30 Abuztua 2008 (UTC)

Asteko aipua jarri dut, eta Pertsonak kategorian hainbat azpikategoria. Bestelakoak izeneko bat gehitu dut pertsona gutxi zeuzkaten kategoriak biltzeko. Handitzen goazen heinean hau gehiago zehaztuko litzateke. --Unai (esan) 11:13, 30 Abuztua 2008 (UTC)

Hilabete bat pasa da eta inor ez da agertu aldaketaren aurka, beraz, aldatu egingo dut.--Unai (esan) 08:55, 28 Iraila 2008 (UTC)

  Egina --Unai (esan) 08:58, 28 Iraila 2008 (UTC)

Wikiquote ixteko proposamena aldatu

Kasu!

Wikiquote zarratzeari buruzko eztabaida sortu da Metan:Meta:Metapub/On disbanding Wikiquote. Aske ezta hezigarria ez den eduki piloa daukala salatzen da. Erabiltzaile batek Salbuespen Politikarik WQ batean ere ikusi ez duela gehitu du. Behatuko duzue? --Javierme 09:05, 8 Iraila 2008 (UTC)

Eskerrik asko, Javierme. begiradatxo bat emango diot.--Unai (esan) 10:13, 8 Iraila 2008 (UTC)
Wikipediako Txokoan eztabaidaren berri eman dut. --Unai (esan) 10:24, 8 Iraila 2008 (UTC)
Orain zer gertatuko den jakin al dezakegu? Zeinen esku dago erabakia? —Euskaltzale bat 17:06, 9 Iraila 2008 (UTC)

Ez du ematen ixteko proposamenak aurrera joko duenik. Itxuraz, alemanez eta frantsesez erabiltzen dituzten arauetan oinarritutako lege batzuk egin beharko ditugu, eta horiek betearazi... --Unai (esan) 18:12, 9 Iraila 2008 (UTC)

Uste dut serioski hartu beharra dagoela kontu hau, Wikiesanakekin aurrera jarraitu nahi badugu. Orain da momentua dena aldatzeko, gehiago hazi baino lehen. Politikak egin behar ditugu. Ahaztu behar dugu beste wikiquotetik itzultzea (iturririk aipatzen ez badute), guk geuk aurkitutako esanak idazteko, iturria ondo zehaztuz (frantsesez dagoen Wikiquotek egiten duena oso egokia iruditzen zait, liburua eta orrialdea zehazten baitute). Copyright duten esanak mugatu behar ditugu (gaztelerazkoan 10 esanetara mugatzea komentatzen hasi dira). Ingelesez hau esaten ari dira. Nondik heldu honi guztiari? --Unai (esan) 08:49, 12 Iraila 2008 (UTC)

WQn fitxategiak igotzeko tresna kendu aldatu

Aupa

Lan babestutik harturiko testu-aipuak onartu ala gaitzesteko eztabaida luzea eta zaila izan daiteke, baina libreak ez diren irudiak debekatzekoa erraza izan daiteke. Wikitasmo askotan, fitxategiak igotzeko tresna behera utzi da (tresnak laukian fitxategia igo dioen lotura, Special:Upload edo Aparteko:Upload orrirakoa). Copyright duten irudiak onartzen ez badira, tresna honek ez du ezertarako balio, irudiak eta beste fitxategiak Commonsera igotzen direlako. Eta copyright duten irudiak onartuko bagenitu, lan gaitza izango genuke, Salbuespen Politika atonduz, irudiak sailkatuz, irudi bakoitzerako fair use rationala idatziz, eta orrialde zehatzetatik at bidezkoak ez diren erabilpenak atzera botaz. Honengatik Wikiesanaken fitxategien igoera moztea proposatzen dut. Ados bazaudete, developerrei eska diezaiokegu. --Javierme 22:45, 8 Iraila 2008 (UTC)

Ni ados nago. Irudi guztiak Commonsera igotzearen alde nago, denek erabil ditzaten. --Unai (esan) 07:30, 9 Iraila 2008 (UTC)
Nigatik ere ados. —Euskaltzale bat 17:05, 9 Iraila 2008 (UTC)

Wikiesanakeko politikak aldatu

Kaixo irakurtzen duenari. Aspaldi honetan ez dut ezer egin Wikiesanak hobetzeko, eta eia esan behar badut ez dakit zer egin ere. Politikekin zer gertatuko da azkenean? Besteen politikak jarraitu behar al ditugu nahitaez? Hala bada egin daitezkeen artikuluak asko, gehiegi esango nuke nik, mugatzen dira. Zer diozue, Unai eta konpainia? Esaten zuen bai, Lazkao Txikik: "Politikan ez dago gauza politikan".Euskaltzale bat 22:03, 23 Urria 2008 (UTC)

Ez dakit. Agian, politikak baino, saiatu egin beharko ginateke aipuak erreferentziatzen, besterik gabe. Gure Wikiesanen tamaina ere ez da copyright paranoiekin ibiltzeko adinakoa. Ingelesekoan gauzak mugatzen hasi dira, baina muga horiek ez daude inongo lege batetan oinarritutak, beraz, erabat arbitrarioak dira. Nik esango nuke artikulu batzuk nahiko ondo erreferentziatuak dauzkagula: Biblia, Michel Houellebecq, Jose Luis Korta, Gustavo Bueno, Juan Carlos Rodriguez Ibarra, Federico Jimenez Losantos, Juan Fernando Lopez Aguilar. Beste batzutan, aldiz, ez dugu ezta egilea aipatzen ere: Zientzia (ikus azken aipua)... --Unai (esan) 10:29, 24 Urria 2008 (UTC)
Bestela... zer proposatzen duzu? Ni ere galduta samar nago... Proiektuarekin jarraitzeko ilusioa ere pixkat galdu dut. --Unai (esan) 18:35, 24 Urria 2008 (UTC)
Kontua da nik ere ez dakidala zer proposatu zehazki... Nik orain arte bezala jarraituko nuke, gutxi gora behera: ahal denean erreferentziak jarri, baina ezin bada ez dena erreferentziatzera behartu, ingelesezko eztabaida hartan ikusten zen bezala. Gero, ia inork parterik ez hartzea nola konpon litekeen... —Euskaltzale bat 22:54, 27 Urria 2008 (UTC)
Ondo da... --Unai (esan) 20:06, 28 Urria 2008 (UTC)

Orrialde bat nola gehitu aldatu

Parkatuko didazue hau galdera inozoa bada baina ez daukat argi wiki honetan orrialde berri bat gehitzeko protokoloa zein den. Azal berria jarri aurretik, bertan WikiHitz bat gehitu eta gero orrialdea editatzen nuen. Orain erabiltzaile arruntok ezin dugu azala editatu eta URLa eskuz prestatu behar ote nuen ("action=edit" gehituz) galdetzen diot nire buruari. Erreferentziarik gabeko orrialde bat ez sortzeko, Wikiesanak:Proba_orria erabili dut. Baina erabiltzaile batek orrialde bat sortzeko modu eleganteagorik egongo delakoan nago. Aparteko orriak ere begiratu ditut gainetik baina ez dut ezer ikusi. Erabiltzaile arruntok URLa eskuz idatzi behar dugu? Nik ezagutzen ez dudan modu sinple eta erraz bat dago? -- Txopi 09:25, 1 Abendua 2008 (UTC)

Niri behintzat honek funtzionatzen dit: Bilatu dioen laukian sortu nahi duzuna idatzi eta Joan sakatu. Honela esango dizu: Ez dago "(sortu nahi duzn artikuluaren izena)" izenburua duen orrialderik. Orrialde hau sortu dezakezu. Eta "orrialde hau" hizki gorriei klikatu artikulua idazteko. Azala aldatzeko, hori bai, administratzaile izan behar dela uste dut. —Euskaltzale bat 15:56, 1 Abendua 2008 (UTC)
Ados. Horrela egingo dut orduan. Beste erabiltzaileren bati niri gertatu zaidana ez gertatzea espero dut. -- Txopi 17:33, 1 Abendua 2008 (UTC)

Bestela, orain pertsonaiak gehitzeko aukera gehitu diot azalari (ikus azaleko beheko mezua). --Unai (esan) 08:35, 3 Abendua 2008 (UTC)

Esanen formatua aldatu

Nik orain arte esanak formatu honekin idatzi izan ditut:

  • "Behia galdu eta orduan korta konpondu."

Baina atzo esan bat gehitu eta Unaik zuzendu egin zuen:

  • "Jainkoagan sinesteari uztea, norbere erabakien arduradun egitea da".

Ikus daitekeenez, lehenengo adibidean puntua komatxoen barruan dago eta bigarrenean puntua komatxoetatik at dago. Nik euskaraz eta gaztelaniaz beti ikusi eta idatzi dut lehenengo adibidean bezala, baina egia da ingelesez bigarren formatua erabiltzen dutela. Ez dakit arrazoi linguistikoak izango dituzten horretarako ala ohitura kontua besterik ez den. Dakidana da, webgune honetan formatu desberdin bi erabiltzen ari garela eta adibide honetan bezala, esaldi bat baino gehiago jarri nahi direnean, bigarren formatuarekin nire ustez itxura arraroa geratzen dela:

  • "Ni ez nago lanean. Neu naiz lana". - Rachael

-- Txopi 09:25, 1 Abendua 2008 (UTC)

Kaixo Txopi, nik aldatu nizun esaldi hori. Oker ez banago, Berria egunkariaren estilo liburuan esaten da nola esanetan edo aipuetan puntuak kanpoan joan behar duen. Wikiesanaken bi eretara agertzen bada, hasieran nik behintzat puntua barruan jartzen nuelako eta gero Unaik araua azaldu zidalako da. Zuzentzeko egongo dira batzuk oraindik. Dena dela, hau dena Unaik berak baieztatuko dizu.
A, eta ongi etorri basamortura ;) —Euskaltzale bat 15:47, 1 Abendua 2008 (UTC)
Berriaren estilo-liburuan hori dator, bai (37. orrialdean). Gazteleraz ere horrela da. Hemen irakur daiteke: Según la normativa vigente, el punto va siempre después de las comillas o de los paréntesis. Antza, RAEk horrela agintzen du, kasu batzuetan (eta agian zuk diozuna, Txopi, horietakoa da) kontrakoa egiteko ohitura badago ere.
Orain, puntua barnean jartzea erabaki dezakegu, hori nahi baduzue...--Unai (esan) 16:03, 1 Abendua 2008 (UTC)
Gai honek mamia daukala ikusten dut... Wikilenguan ematen duten tarteko konponbidea egokiena iruditzen zait niri: naiz eta RAEk puntua beti kakotxen ondoren jarri behar dela esan, Sousa delakoak, zita paragrafoaren haseran badago (edo beste puntu baten ondoren), kakotxak puntuaren ondoren jartzen direla dio. Gure kasua hori da hain zuzen, eta gaztelaniaz azken hamarkadetan horrela egin bada, logika asko ikusten diot nik. Baina beno, horiek beste hizkuntza bateko errezetak dira eta ez nuke okerreko irizpiderik erabili nahi. Zer egingo dugu? -- Txopi 17:33, 1 Abendua 2008 (UTC)

RAEk eta Berriaren estilo-liburuak bat egiten dute. Hala ere, aldatzea proposatzen duzu. Zein da zehazki ikusten diozun arazoa? Zuk emandako adibidean puntuaren ostean marratxo bat dagoela? Agian arazoa ez da puntuarena, baizik eta marratxoarena... Bestalde, ikusi dut orokorrean ingeleseko Wikiquoten komatxoak ekiditzen dituztela, alegia, ez dituztela jartzen... Bufff berdin zait zer erabakitzea, baina pertsonalki nahiago dut pisuzko erakundeen gomendioak jarraitzea (RAE eta Berria), ezagutzen ez dudan Sousa horrenak baino... Ingelesezko hau eta gaztelerazko hau irakurtzea gomendatzen dut.--Unai (esan) 18:15, 1 Abendua 2008 (UTC)

Nik ez daukat pisuzko irizpiderik gauzak era batean edo bestean egiteko. Beraz, estilo-liburu guztiak berdina esaten badute, jarraitu eta listo. Hala ere, nire azalpenak hobeto eman nahi nituzke, oso argi azaldu ez naizela uste dut eta. Nik nioena zera zen: nik komatxoak puntuaren ondoren jarriko nituzkela (Nire ekapen guztietan egin izan dudan bezala, gaztelaniazko Wikipedian egiten duten bezala eta parte hartzen dudan Wikilengua proiektuan gomendatzen duten bezala), eta batez ere, esaldi bat baino gehiago denean. Zergatik? Ba horrelako kasuetan, orain horrela jartzen dugunean:
  • "Ni ez nago lanean. Neu naiz lana".
Nik horrela egokiago ikusten dudalako:
  • "Ni ez nago lanean. Neu naiz lana."
Zoritxarrez, nik ez ditut estilo-liburu horiek ezagutzen eta ez dakit salbuespen hori nahita kendu duten ala zehaztasun maila horretararte heltzen ez diren. Irizpide hau hartzen badugu, ingelesez irizpide bat egongo da, gaztelaniaz beste bat eta guk euskaraz, beste bat. Gaztelaniarena ingelesarenarekin bateratua izan litezke, baina euskararena eta gaztelaniarena argi dago kontrajarriak direla. Zuen ustetan desberdintasun horren arrazoiak ondo hausnartuak eta justifikatuak daude?-- Txopi 23:37, 1 Abendua 2008 (UTC)
Ondo da, agian arrazoi duzu. Zer egiten dugu? Denak barnean jarri? Nik uste dut errazagoa dela -behin arazoa zein den ikusita- irizpide orokor bat hartzea (edo beti atzean, edo beti aurrean). Besteoi ondo iruditzen bazaizue, puntu guztiak komatxoen aurretik jar ditzakegu (upsss, uste dut Euskaltzale batek akatu egingo nauela...). --Unai (esan) 08:18, 2 Abendua 2008 (UTC)

Zuk aipatutako kasuan ere, Txopi, RAEk argi uzten du (46. orrian): «He querido sacudirme del atractivo del Casino, pero es imposible; la imagen de Don Sandalio me seguía a todas partes. Ese hombre me atrae como el que más de los árboles del bosque; es otro árbol más, un árbol humano, silencioso, vegetativo. Porque juega al ajedrez como los árboles dan hoja». --Unai (esan) 08:14, 3 Abendua 2008 (UTC)

Unai, orain oso argi daukat RAEk zer esaten duen, elkarrizketa honetan hainbat bider atera bait dira RAEra daramatzaten estekak. Nik neuk estekatu dudan Wikilenguako orrialdean ere RAEk puntua komatxoen ondoren jartzea gomendatzen duela esaten du. Baina ez dugu ahaztu behar RAErena ez dela bete beharreko araua, baizik eta gomendioa bat. Eta zita esaldi oso bat denean, puntua komatxoen aurretik jartzeko ohitura dagoela ezin da ukatu. Aurrekoan azaltzen nuen bezala, ohitura horri logika asko ikusten diot, nire ikuspuntu pertsonaletik behintzat, esaldi oso-osoa komatxoen artean sartzea garbiagoa bait da. Beraz, RAEk ematen duena gomendio bat dela jakinda, eta gomendio gehiago daudela jakinda, zuek nola ikusten duzue egokiago? Puntua bukaeran? Komatxoa bukaeran? Idazkera etengabe dago aldatzen (baita komatxoak jartzeko era ere), eta ez ohiko kasu honetan, norabide bietako gomendioak aurkitzen ditugunean, noruntz bota erabaki beharra daukagu. Hau txikikeria bat da, horretan denok egongo gara ados, baina gauzak ahalik ondoen egin nahi baditugu, erabakirik errazena hartu beharrean, hausnarketa txiki bat egitea komenigarriagoa dela detitzot.
Portzierto, beste bi datu. Gaztelaniazko Wikipedian bila ibili naiz eta gai hau hiruzpalau bider atera ondoren, azken erabakia irizpide biak onartzen da, baina arrazoia nahiko kutrea da: orrialde guztiak banan-banan ez aldatzeagatik... Gure webgunea askoz txikiagoa da eta hartzen dugun erabakia, zorionez, arazo handirik gabe orrialde guztietan aplikatu ahal izango dugu.
Beste datua, José Martínez de Sousa delakoari buruz da. Dirudienez gai hauetan oso aditua da eta ortografiaren erreforma beharrari buruzko libururik ere idatzi du. Berak dioena kontutan hartzekoa izan beharko litzatekeela uste dut. Besterik ez. Ez dut gai hau gehiago luzatu nahi. Bukatutzat eman aurretik zuek pertsonalki zer nahiago duzuen jakin nahiko nuke. Ez dadila gertatu gehienok komatxoa bukaeran nahiago izatea eta gomendio batek (RAE ahalguztidunetik datorrelako) gure erabakia aldatzea. Eskerrik asko! -- Txopi 18:03, 3 Abendua 2008 (UTC)

Txopi: RAEak ez du inongo autoritaterik euskararen auziotan, badakit. Ni Berria egunkariaren estilo-liburua aipatzen hasi nintzen, non 37. orrialdean honakoa esaten den: "Adierazpenetan, puntua kanpoan idazten da, ez aipu marken barruan". Euskaltzaindiaren gomendiorik ez dut topatu. Berdin zait zer irizpide jarraitu, Sousa ahalgutxidunarena, edo ingeleseko Wikipediakoa, non komatxorik ez diren jartzen (agian azken hori ez legoke gaizki, Wikiesanetan aipuak baino ez daude eta...). Euskaltzale baten iritzia jakitea ondo legoke.--Unai (esan) 08:15, 4 Abendua 2008 (UTC)

Esteka bikaina Unai, guk erabaki behar dugun gai zehatza tratatzen duena. Erabaki bat hartzeko informazio nahiko dugula uste dut (gaztelaniazko Wikipedian askoz gutxiagorekin hartu izan dituzte erabakiak komatxoen inguruan). Argumentu batzuk eta besteak ikusirik, bi aukera ikusten ditut orain onenak: lehen bezala esaldi osoa komatxoen barruan sartzea ala komatxoak kentzea, besterik gabe. -- Txopi 10:49, 4 Abendua 2008 (UTC)
Ez dakit ba, nire uste apalean RAEri ez genioke txinera arautzen duen erakundeari baino jaramon gehiago egin behar euskarari buruz ari bagara. Berriaren estilo liburua, ordea, kontutan hartzekoa iruditzen zait. Nik bi aukera ikusten ditut egoki: a) Estilo liburuak dioen bezala puntua kanpoan utzi, edo b) Komatxoak kendu eta kitto. Bozketaren bat ere egin genezake denok ados ez bagaude.
Dena dela, Euskaltzaindiaren Jagonet zerbitzuan ere galde daiteke badaezpada. —Euskaltzale bat 13:52, 4 Abendua 2008 (UTC)

Oraintxe bertan luzatu dut galdera Jagoneten. Orri honen lotura eman diet. Ea zer erantzuten diguten.--Unai (esan) 09:38, 5 Abendua 2008 (UTC)

Joxe Ramon Zubimendiren erantzuna (JAGONET) aldatu

Kaixo. Oso azkar erantzun dute JAGONET zerbitzutik. Eskertzekoa, benetan. Jarraian uzten dizuet erantzuna, argitaratu ezin daitekeen gauzarik ez du aipatzen eta:


Agur, Unai!
Euskaltzaindiak ezer gutxi arautu du gai horretaz; baina zure zalantza argitzen lagundu nahirik, mezu honi atxikita bidaltzen dizut Word dokumentu bat: hain zuzen ere, nik neuk egindako Ortotipografia izeneko liburuaren atal bat. Lan hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko EIMA programaren estilo-libururako egina da, eta Euskaltzaindiko Jagon sailaren oniritzia du.
Espero dut dokumentu horren edukia lagungarri gertatuko zaizula.
Ez adiorik.
Joxe Ramon Zubimendi
JAGONETen arduraduna
Euskaltzaindia

Ez dut Word dokumentua igoko, sarean jada baitago. Bertan, 24. orrialdean, honakoa dugu:


Honela eragiten diote kakotxek puntuazioari amaieran:


Kakotx artekoa puntuz, komaz, puntu eta komaz edo bi puntuz amaitzen denean, galdu egiten da amaierako marka hori: ez da ipini behar. Bai, ordea, kakotxen ondoren, perpaus osoari dagokion puntuazioa.


«Herri oso bat itzultzaile bihurtzeak baditu bere arriskuak, ongi agerikoak gainera».


Gogoratu haren hitzak: «Herri oso bat itzultzaile bihurtzeak baditu bere arriskuak, ongi agerikoak gainera». Hori idatzi zuena ez zen nornahi, Koldo Mitxelena baizik.


Beraz, EIMA ere -Euskaltzaindiko Jagon sailaren oniritziarekin, eta Berriaren estilo liburua eta JAGONET zerbitzuaren arduraduna legez-, puntua komatxoen ondoren jartzearen alde. --Unai (esan) 18:23, 5 Abendua 2008 (UTC)

Ados. Konbentzitu nauzue. Puntua komatxoetatik kanpora jarriko dugu. -- Txopi 18:51, 5 Abendua 2008 (UTC)